123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (296 KB - 13 orri.)
- EPUB (207 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3326
AGINDUA, 2018ko ekainaren 13koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, publikoak ez diren artxiboen antolaketa, zabalkunde eta digitalizaziorako diru-laguntzak ezarri eta horien 2018ko deialdia egiten duena.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren artxibo-politikaren helburuetako bat jabetza pribatuko artxibo-funtsen antolaketa sustatzea da. Helburu hori lortzeko, urtero ari da dagokion diru-laguntzen deialdia egiten, eta emaitza oso onak eskaini ditu. Horrela, behar bezala kontserbatu nahi da dokumentazio-ondarearen zati hori, informazioa kontsultatzea eta zabaltzea posible egiteko.
Aginduaren filosofia lankidetzan datza, aldeen elkarrekiko errespetuan eta bakoitzaren erantzukizunean: lankidetza, alde batetik, Euskadiko ondare dokumentalaren politikaren ardura duen Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aldetik, eta bestetik, publikoa ez den Euskadiko ondare dokumentalaren titularren aldetik (artxibo-funtsak, agiri-bildumak eta agiri bereziak). Filosofia hori espresuki jasotzen du Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legeak.
Euskal Kultur Ondarearen Legearen artikuluetan, bestalde, muga sorta bat ezartzen zaie ondasun horien titularrei; jakina, dagokion ahalegina egitea eskatzen diote Administrazioari, jada aipatutako legean aurreikusitako arauak bete daitezela eskatzeko bide emango dioten kontraprestazioak edo erraztasunak arbitratzeko. Hitzarmen egokiaren eta batzuen eta besteen arteko lankidetzaren baitan dago, azken batean, ageriko errealitate bihur dadila gu guztion nahia: lankidetzarako bide sendoak ezar daitezela, arian-arian sare eta informazio-sistema publikoetan txertatzeko dokumentazio-ondarearen parte hori, horretarako ezertan urratu gabe ondasun horien titularren eskubideak, Legean bertan jasoak eta babestuak.
Aurreikusitako lankidetzak artxibo-funts horien titularrek planteatutako programak ditu oinarri. Horretarako, artxibo-programatzat ulertuko da urtebeteko edo iraupen txikiagoko programa bat, programaren aplikazioaren xede diren dokumentuen edo artxibo-funtsen tratamendu zehatz bat proposatzen duena, eta diru-laguntzaren eskaera eragiten.
Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018-2020 aldirako Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu du plan hori, eta aipatutako sailaren web-orrian dago argitaratuta.
Halaber, zuzenean aplikatzekoa da diru-laguntzen alorrean hiru arau nagusi hauetan jasotakoa: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 887/2006 Errege Dekretua, biak ere oinarrizkoak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
1.– Agindu honen xedea honako hau da: hala artxiboko dokumentuak nola artxibo-funtsak eta dokumentu-bildumak antolatzeko, deskribatzeko, digitalizatzeko eta zabaltzeko programak garatzeko diru-laguntzen emakiden araubidea erregulatzea eta 2018ko ekitaldirako deialdia egitea. Dokumentu horiek, Euskal Herriaren Dokumentazio Ondarearen parte izanik ere, ez dute izaera publikoa.
2.– Aurreko puntuan xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 56., 57. eta 58. artikuluetan jasota dauden definizioak erabiliko dira artxibo-dokumentu, artxibo-funts eta dokumentu-bilduma kontzeptuak zehazteko.
2. artikulua.– Pertsona nahiz erakunde onuradunak, diru-laguntzaren xede diren programak eta kanpo utzitako programak.
1.– Pertsona edo erakunde onuradunak.
Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradun izan daitezke izaera publikorik ez duten pertsonak, baldin eta, edonon daukatela ere egoitza soziala nahiz fiskala, Euskal Herriaren Dokumentu Ondarearen osagai diren artxibo-dokumentuen, artxibo-funtsen eta dokumentu-bildumen titular badira, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.
2.– Programa hauek lagunduko dira diruz:
Xede hau dutenak:
a) Artxibo-funts historikoak antolatzea, bereziki XX. Mendeko dokumentuak dituztenak.
b) Aurrez datu-base batean antolatutako eta deskribatutako artxibo-funtsak digitalizatzea. Proiektuek barne hartu behar dute kontserbazio-artxibo digital iraunkor baten sorrera, baita kopia digital baten sorrera ere, Euskadiko Artxibo Sistemaren web-orriaren bitartez zabaltzeko. Aurkeztutako proiektuak Agindu honetako A. eranskinean jasotako baldintza teknikoen mende egongo dira.
c) Diru-laguntzen xede diren programak 2018an gauzatu beharko dira.
3.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan xedatuari jarraikiz, diruz lagundutako jardueretatik ehunetik ehun azpikontratatu ahalko dute onuradunek.
4.– Kanpo utzitako programak.
Deialdi honen babespean ez da emango diru-laguntzarik programa hauek garatzeko: Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko Aurrekontu Orokorretan Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagokion atalean izendatuta agertzen diren diru-laguntzen bitartez finantzatutako jarduketekin lotutako programak.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Baliabide ekonomiko hauek bideratuko dira Agindu honetan jasotako xedea lortzeko: hirurehun eta hirurogeita hamar mila (170.000,00) euro.
4. artikulua.– Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak.
1.– Betekizunak.
a) Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagozkien erregistro eta administrazio-zentsuetan inskribatuta egotea.
b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
c) Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
d) Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
e) Diru-laguntzaren emakida eta, hala badagokio, ordainketa, baldintza hauen pean geratuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako izaera bereko diru-laguntzen edo laguntzen esparruan abiarazi bada, eta oraindik izapidean bada, itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitu beharko dira diru-laguntza jasotzeko. Baita, itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitutakoan, zorrak irauten duenean ere.
f) Berariaz adieraztea eskabide-orriko eta berarekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta betetzen dituela agindu honetan erregulatutako laguntzak jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak. Hor jasoko da erantzukizunpeko adierazpena, diru-laguntzaren onuradun izateko debekurik ez duela egiaztatzen duena. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluan zehazten dira debeku horiek.
2.– Baldintzak egiaztatzea:
a) Pertsona fisikoak:
a.1.– Agindu honek araututako laguntzak kudeatzeko ardura duen zuzendaritzak egiaztatuko ditu automatikoki NANaren datuak, betiere prozeduran ez bada jasotzen berariazko aurkaritza edo aplikatzekoa den lege bereziak ez badu eskatzen berariazko onarpena.
a.2).– Deialdi hau kudeatzen duen zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki, diru-laguntza eskatu duten pertsonek edo, hala badagokio, erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluak; lege hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartu zen. Diru-laguntzaren eskabidea aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen dio diru-laguntza emango duen organoari zuzenean egiazta ditzan Errege Dekretu honen 18. eta 19. artikuluetan aurreikusita dauden egoerak, ziurtagiri telematikoen bidez; kasu horretan, eskatzaileak ez ditu ziurtagiri horiek aurkeztu beharko. Hala ere, eskatzaileak espresuki uka dezake horretarako baimena, eta, hala egiten baldin badu, aipatutako egiaztagiria aurkeztu beharko du aurreko apartatuetan zehaztutako eran.
b) Izaera publikorik gabeko pertsona juridikoak:
b.1.– Baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Erregistroan badaude inskribatuta, a) letran bezala jokatuko da; beraz, ofizioz egiaztatuko da erakundea legez eratuta dagoela eta nor den erakundea ordezkatzen duen pertsona, baita ordezkari horrek erakundea ordezkatzeko behar besteko ahalmena duela ere.
b.2.– EAEko Administrazio Orokorraz kanpoko erregistro batean badaude inskribatuta, b.1.a) letran bezala jokatuko da; horrez gain, erakundearen legezko osaera egiaztatu beharko da, baita erakundearen ordezkariak behar adina ordezkaritza-ahalmen duela ere.
5. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskatzaile mota bakoitzari ezarritakoaz gain, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera:
a) Memoria xehatua, non jasoko baitira aurkezten den programaren edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa.
b) Aurkeztutako programa bakoitzaren aurrekontua, non diru-sarreren atalaren barruan adieraziko baita, hala badagokio, zer beste diru-laguntza edo laguntza eskatu diren eta zer egoeratan dauden, baita xede bererako lortu diren beste diru-sarrera nahiz baliabideak ere, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutik datozela ere.
c) Erantzukizunpeko adierazpena, non egileak espresuki adieraziko baitu 4.1.e) artikuluan zehazten diren diru-laguntza publikoen onuradun izateko debekurik ez duela.
6. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.
Kultura Ondarearen Zuzendaritza arduratuko da deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeaz.
7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
2.– Pertsona fisikoek aurrez aurre zein bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
– Aurrez aurre: eskabideak Kulturako sailburuordeari zuzenduko zaizkio, eta toki hauetan aurkeztu ahal izango dira: Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazitako edozein erregistrotan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan. Eskaera eskabide normalizatuaren bitartez egingo da, zeina osorik eta behar bezala bete beharko baita.
– Bitarteko elektronikoz: euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira eskabideak, artikulu honetako 4 zenbakian adierazten diren helbideetan sartuta. Eskabideak zein administraziotara bideratzen dituzten, bada haren erregistro elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte eskatzaileek eskabideak eta justifikazioak, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluko erregistro elektronikoetan ere.
Eskabidea eta dokumentuak aurrez aurre aurkezteak edo bide elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi nahitaez baliabide horiek erabili behar direnik prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke-eta.
3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dituzte eskabideak, lehen adierazitako helbide elektronikora sartuta.
4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainontzeko ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-en egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/laguntza_dirulaguntza/2018/artxibo_pribatuak/eu/
5.– Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira, bide elektronikoz: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak
6.– Pertsona edo erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako egiaztagiriekin batera. Era berean, eskaeratik eratorritako jarduketetan, eta prozedura guztian zehar, pertsona edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoa betez.
7.– Eskabideak aurkezteak adierazten du espresuki eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.
8. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.
Eskabidea izapidetara onartzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari huts-egitea konpontzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, aurretiazko ebazpena eman delarik.
Agindu honi jarraikiz eskabidea bitarteko elektronikoz aurkeztu behar duen pertsona eskatzaileren batek modu presentzialean aurkezten badu, egoera zuzentzeko, eskatuko zaio bitarteko elektronikoz aurkezteko eskabidea. Ondorio horietarako, zuzenketa egin zeneko eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.
9. artikulua.– Eskabideen azterketa eta ebazpen-proposamena.
1.– Balioespen-batzorde batek egingo du aurkeztutako eskabideen eta horien onargarritasunaren aurretiazko azterketa. Batzorde berak ebaluatuko ditu, halaber, agindu honetako hurrengo artikuluan ezarritako parametroei jarraikiz. Batzorde horrek prestatuko du dagokion ebazpen-proposamena, eta Kulturako sailburuordeari helaraziko dio. Proposamenean, hala badagokio, honako hauek jasoko dira: erakunde edo pertsona onuradun bakoitzeko diru-laguntzaren zenbatekoa, eta xedea, baita eskabideak eta horiek ezesteko arrazoiak ere. Ebazpen-proposamen horretan jasoko dira, halaber, onartu ez diren diru-laguntzak eta ez onartzearen arrazoia.
2.– Balioespen-batzordea kide hauek osatuko dute:
– Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria, zeina batzordeburua izango baita.
– Borja Aguinagalde Olaizola jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroaren arduraduna.
– Roberto Kerexeta Zulaika jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko teknikaria, zeina batzordeko idazkari izango baita; bere egitekoa izango da kide anitzeko organo horren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea.
3.– Diru-laguntzen emakida lehiaketa-prozedura bidez ebatziko da. Horretarako, 10. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz lortutako puntuazioaren arabera antolatuko dira eskabideak, eta ordenatuta banatuko, hasi puntu kopuru handiena lortu duen eskabidetik eta horrela gainerakoak, harik eta 3. artikuluan aurreikusitako aurrekontu-kreditua agortu arte. Guztira gutxienez 50 puntu lortu dituztenei bakarrik emango zaie laguntza.
4.– Era berean, zerrenda bat ere sartu daiteke emakidaren ebazpenean. Zerrenda horretan jasoko dira, deialdian ezarritako gehienezko kreditua gainditu delako, onuradun izateko oinarrietan ezarritako baldintza administratibo eta teknikoak bete arren baietsi ez diren eskabideak, eta adieraziko da zer puntuazio eman zaion eskabide horietako bakoitzari deialdian aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera.
10. artikulua.– Eskabideak balioesteko irizpideak.
Diru-laguntzen ebazpen-proposamena prestatzeko eta laguntzon zenbatekoa ezartzeko, Balioespen Batzordeak jarraian adierazten diren irizpideen eta horien haztapenaren arabera balioetsiko ditu eskabideak.
a) Aurkeztutako programaren kalitate zientifikoa; hau da, ea barne hartzen dituen programon deskribapen xeheak, ondarearen eta artxiboen ikuspuntutik, proposamenaren berezko balioak adierazteko moduan (% 50).
Puntuatzeko irizpideak:
– 30 punturaino, artxibategietako mantentze-lanak egiteko urteko programetarako, indar handia jarrita jendaurrekoak izatean: funtsaren zati baten antolaketa, inbentarioak egitea; agiri-funtsak digitalizatzeko proiektuak; tresna deskribatzaileen hobekuntza eta abar.
– 50 punturaino, artxibo-sistemak epe luzera ezartzeko edo sendotzeko programetarako (aurrera begirako hainbat urtetako lan-epeak ezarrita, gastuaren zenbatespen zehatza, eta abar), indar handia jarrita jendaurrekoak izatean, eta barnean honelakoak hartzen dituzten programetarako: agiri-funtsak digitalizatzeko proiektuak, artxibategietako agiriak web-atarien bidez hedatzea.
b) Dokumentazio bolumen adierazgarri bat ekartzea, edukia dela-eta balioa erantsiko diona artxibo funtsen inbentarioari eta Irargi Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroaren web-atariari (% 30). Inolaz ere ezingo dira aurreikusitako puntuazioak batu aipatu % 30a gainditzeko.
Puntuatzeko irizpideak:
– 1900. urtera arte: 20 puntu.
– 1900-1967: 25 puntu.
c) Programak barne hartzea deskribapen estandarren garapena indartuko duten elementuak, edo artxibo-interesa duen euskarazko beste edozein elementu (% 20).
Puntuatzeko irizpideak:
● 5 puntu emango zaizkie softwarea euskaraz eskuragarri duten kudeaketa-sistema informatizatuei (datu-baseak, espedienteak kudeatzeko programak...).
● 10 puntu softwarea euskaraz eskuragarri izan eta erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuan euskara erabiltzen duten kudeaketa-sistema informatizatuei (datu-baseak, espedienteak kudeatzeko programak...).
● 15 puntu softwarea euskaraz eskuragarri izan eta artxibategietarako interesgarria den beste edozein osagarri (edukien hedapena, erregelamenduak, erabiltzaileentzako arreta, erakusketak, bisitaldi gidatuak) euskaraz duten kudeaketa-sistema informatizatuei (datu-baseak, espedienteak kudeatzeko programak...).
● 20 puntu euskara bada deskribapenetarako hizkuntza (inbentarioak, gidaliburuak, iraulketak, aurkibideak...), eta, horretaz gain, aurreko paragrafoko irizpidean ezarritakoa betetzen bada.
11. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa eta muga.
1.– Diruz lagundutako programa bakoitzean erabili daitekeen gehienezko zenbatekoa diruz laguntzeko erabili daitekeen aurrekontuaren guztizkoa izango da, zergak alde batera utzita.
2.– Diruz lagundu ahalko dira jarduketa hauen ondorioz sortutako gastuak: inbentarioak idaztea, artxibo-funtsak antolatzea, dokumentazioa digitalizatzea eta kudeaketa informatikorako konponbideak garatzea, eta web atarietan hedatzea.
3.– Aurkeztutako programa bakoitzeko diru-laguntza ezingo da, inondik inora, hogei mila (20.000,00) eurotik gorakoa izan.
4.– Nolanahi ere, erabat aplikagarriak dira honako xedapen hauek: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikulua eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 83. artikulua.
12. artikulua.– Diru-laguntzen bateragarritasuna.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako emandako diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Horren salbuespena izango da 2.4 artikuluan jasotakoa. Gainfinantzaketarik badago, aldiz, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.
13. artikulua.– Prozedura ebaztea.
1.– Kulturako sailburuordeak ebatziko du prozedura, Balioespen Batzordeak helarazitako proposamena ikusi ondoren, eta banan-banan jakinaraziko zaie pertsona edo erakunde interesdunei, hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zenbatzen.
2.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende guztiak jakin dezan. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Pertsona edo erakunde interesdunak eskabidean aurretik emandako gailu eta/edo helbide elektronikora oharra bidaliko zaio eta adieraziko jakinarazpena eskuragarri duela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan. Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.
3.– Artikulu honen lehenengo paragrafoan adierazitako epea igarota onuradunei ez bazaie jakinarazi ebazpena, dagokion eskabidea ezetsi dela uler dezakete onuradunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
4.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
5.– Ebazpenak erabakiko du eskatutako diru-laguntzak nori esleituko zaizkion, eta, hala badagokio, nori ukatu zaizkion. Esleituen kasuan, adieraziko da, halaber, zein den erakunde onuraduna eta onartutako aurrekontua eta zenbatekoa den emandako diru-laguntza. Halaber, onartu ez diren diru-laguntzak ere jasoko dira, ez onartzearen arrazoiak adierazita.
14. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.
Pertsona edo erakunde onuradunek betebehar hauek dituzte:
a) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote diru-laguntzari espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.
b) Agindutako helburu zehatzerako erabiltzea diru-laguntza.
c) Jarduera aurrera eramatea edo diru-laguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.
d) Diru-laguntza eman duen erakundeari justifikatzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera aurrera eraman dela.
e) Laguntza eman duen erakundeak egiten dituen egiaztapenen mende eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak burutzen duen ikuskaritzaren mende egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratzen diren laguntza edo diru-laguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziko neurrien mende ere egotea.
f) Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako diru-laguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea diru-laguntza eman duen erakundeari.
g) Beste erakunde publiko zein pribatuei xede berberarekin diru-laguntzarik eskatu bazaie eta agindu honetan arautzen diren diru-laguntzetarako eskabidea egiteko unean erabakitzeke bazeuden edo haien egoeraren berririk ez bazen, laguntza horien egoera zein den adierazten duen agiria aurkeztea.
h) Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu zen edozein egoera objektiboren edo subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea diru-laguntza eman duen erakundeari. Irargi Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak baimenduko du jakinarazpena.
i) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak emandako babesa beren-beregi adieraztea diru-laguntza honen ondorioz egiten diren jarduera eta agiri guztietan, bai eta horien publizitatean ere.
j) Hizkera ez-sexista erabiltzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.
k) Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) eta diru-laguntzei aplikagarri zaizkien gainerako legezko xedapenetan, zehazki Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotakoak.
15. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.
Diru-laguntza zati bakar batean ordainduko da, justifikatu eta gero.
Ordainketa egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea. Pertsona edo erakunde onuraduna ez badago alta emanda, edo, egonik ere, inskribatutako datuak aldatu badira, Erregistro horretan alta emateko eskabidearen eredua bete eta erantsi beharko du. Eredu hori eskabide-ereduarekin batera eskuragai jarri zaie pertsona edo erakunde eskatzaileei, eta URL honetan ere eskuratu daiteke: http://www.zuzenean.euskadi.eus/s68-cont/es/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html
16. artikulua.– Laguntza justifikatzea.
1.– Pertsona fisikoek aurrez aurre zein bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu ahal izango dituzte justifikazioak.
– Justifikazioak modu presentzialean aurkeztu ahal izango dira, honako toki hauetan: Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoetan– edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako organoetan. Horrez gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan oro har aurreikusitakoari jarraitu beharko diote.
– Halaber, bitarteko elektronikoen bidez ere aurkeztu ahalko dira, helbide honetan: http://www.euskadi.eus/nire kudeaketak
2.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dituzte justifikazioak, lehen adierazitako helbide elektronikora sartuta.
3.– Justifikazioak aurrez aurre nahiz bide elektronikoz nola izapidetu jakiteko zehaztapenak eskuragarri daude euskadi.eus egoitza elektronikoan, agindu honetako 7.5 artikuluan zehaztutako helbidean.
4.– Halaber, justifikazioek bat etorri beharko dute Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 72. eta 73. artikuluetan ezarritako justifikazio-kontuarekin.
5.– Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, 2019ko urtarrilaren 15a baino lehenago:
a) Diruz lagundutako programaren xedea bete dela justifikatzeko memoria.
b) Diruz lagundutako programa gauzatzeko gastuak justifikatzeko agiriak. Gastuak justifikatzeko, jatorrizko fakturak edo horien kopia kautoak eta egiaztapen-balioa duten gainerako dokumentuak aurkeztuko dira.
c) Hala badagokio, diruz lagundutako programaren garapenean sortutako material zientifikoak (inbentarioak, datu-baseak, etab.).
d) Eskabidea aurkeztu zuten unean onuradunek eskatutako eta geroago jasotako xede bereko beste edozein diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide jasoko duen zerrenda.
17. artikulua.– Diru-laguntzaren likidazioa.
Diru-laguntza ematean kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzaren, diru-laguntzaren, diru-sarreraren edo baliabideren bat jaso bada, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere diru-laguntzaren xedea bete bada eta arau honetan laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.
Horretarako, Kulturako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du, eta ebazpen horretan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak doituko dira, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako araubidea ezartzen duena, eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak ezartzen dituena).
18. artikulua.– Ez-betetzeak.
1.– Honako hauek izango dira ez-betetzeak:
a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.
b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.
c) Diruz lagundutako programa aldatzea, Kultur Ondarearen Zuzendaritzaren aurretiazko baimenik gabe.
d) Diru-laguntzen arloan aplikatu daitekeen beste xedapen batek orokorrean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea; batik bat, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutako ez-betetzeen kasuetan, eta aintzat hartzea diru-laguntzaren zati bat itzultzeko aukera aitortu eta horretarako mailak ezartzen dituen 37.2 artikulua.
2.– Horrelako egoeraren bat ematen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako zenbatekoak –osorik edo partez– eta berandutze-interesak abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoaren arabera. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen du eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen ditu; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak jakinarazten dizu emandako datuak eta diru-laguntzen deialdi honetako eskabidean eta fitxategietan agertzen direnak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 2ko Aginduaren bidez araututako Kultura Ondarearen Laguntzak eta Diru-laguntzak izeneko fitxategi batean sartuko ditugula. Agindu horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko (hizkuntza-politikaren, kulturaren eta gizarte-hedabideen arloak) datu pertsonalen fitxategiak arautzen dira. Fitxategi horren helburua da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duten bestelako administrazio-prozedura edo -espedienteak kudeatzea. Datuak Babesteko Euskal Bulegoari lehendik eman zaio fitxategi horren berri, eta baditu datuen segurtasun osoa bermatzeko beharrezko diren segurtasun-neurriak; datu horiek ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legez agindutako kasuetan izan ezik.
Datu pertsonalak babesteari buruzko arautegiarekin bat etorrita, datu horiek eskuratzeko, ezabatzeko, zuzentzeko eta horien aurka egiteko aukera dute interesdunek, halaxe onartzen baitu espresuki Datu Pertsonalak Babesteko Legeak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko dute (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 13a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
A. ERANSKINA
BALDINTZA TEKNIKOAK
1.– Soilik datu-baseetan deskribatutako artxibo-funtsak digitalizatuko dira, deskribapen-fitxa bakoitzari –digitalizazio-unitatetzat hartuko da– bilduma- eta item-kodearen metadatuak gehituko zaizkie. Datu-basearen formatua Irargi Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroarekin koordinatuko da, eta FileMaker programa hobetsiko da. Fitxategiek erreprodukzio-tresneriaren kapturako jatorrizko metadatu teknikoak izango dituzte. Fitxategi digitalek metadatu teknikoak izango dituzte, EXIF 2.2 estandarraren arabera. digitalizazio-prozesuari dagokion informazioarekin.
2.– Digitalizazioa nagusiki aireko eskaner edota argazki-kamerarekin egingo da, horrela agindu honetan eskatutako kalitatea eta baldintza teknikoak bermatuko dira.
3.– Dokumentu guztiak tonu jarraituko irudi gisa hartuko dira, eta, beren edukia eta egoera fisikoa zehaztasun handienaz erreproduzitzeko, kolore errealean digitalizatuko dira, kolorearen bizitasuna, gutxienez, 24 bitekoa izango da.
4.– Digitalizatzerakoan gutxieneko bereizmena 5600 x 3700 pixelekoa izango da, 300 ppp-tan, dokumentua beti kalitate fotografikoarekin inprimatu ahal izateko, gutxienez jatorrizko neurrian. Adierazitakoa baino bereizmen handiagoa erabiltzea hobekuntzatzat hartuko da edota digitalizazio kalitatearen balio erantsi gisa. Ezaugarri bereziak dituzten dokumentuen kasuan –paperezko argazkiak, gardenkiak, planoak, entzunezko dokumentuak etab.–, era berezian digitalizatu beharko dira, haien ezaugarriak eta Irargi Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak ezarritako betekizun teknikoak kontuan izanda.
5.– Digitalizazioa «orrialde bikoitza» sistema erabilita egingo da beti; hots, dokumentu edo espedientearen aurreko ifrentzua eta hurrengo aurkia irudi bakoitzean. Espediente bakoitzaren eskuinaldean geratzen den lehen folioan (aurkia) eta ezkerrean geratzen den azken folioan (ifrentzua) izan ezik, kasu horretan hasierako eta bukaerako fotograma bana egingo dira. Item bakoitza bereizita digitalizatuko da.
6.– Digitalizazioa dela eta, honako hauek emango zaizkio Irargi Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari digitalizatutako irudi bakoitzeko:
6.1.– Fitxategi bat TIFF 6/0/ISO formatuan, konprimitu gabe eta kapturako gehieneko bereizmenarekin. Artxibo hau segurtasun-fitxategitzat hartuko da.
6.2.– Fitxategi bat JPG formatuan, jatorrizko kaptura-fitxategitik eratorria edota, halakorik ezean, segurtasun-fitxategitik. Artxibo hau digitalizazio-mastertzat hartuko da.
6.3.– Fitxategi bat JPG formatuan, hau ere jatorrizko kaptura-fitxategitik edota segurtasun-fitxategitik eratorria, bereizmena 3266 x 2100 pixelekoa izango da 175 ppp-tan, eta jatorrizko kalitatea edo konpresioa % 60koa, eta Interneten hedatzeko optimizatua.
6.4.– Artxibo-funtsek argazkiak badituzte, argazki bakoitzeko kaptura-fitxategi bat gehituko da RAW formatuan, arau orokorretan zehaztutakoez gain.
7.– Artxibo-funtsek entzunezko edo ikus-entzunezko dokumentuak badituzte, honako hauek entregatuko zaizkio Irargi Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari:
7.1.– Lehen kopia digital bat AIFF formatuan, segurtasun-fitxategi gisa.
7.2.– Bigarren kopia digital bat WAV formatuan, digitalizazio-master gisa.
7.3.– Hirugarren kopia digital bat MP3 formatuan (128 KB/s), zabalkunde- edota kontsulta-fitxategi gisa.
8.– Halaber, item edota dokumentu-unitate bakoitzeko fitxategi bat entregatuko zaio Irargi Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari, PDF formatuan, dokumentu-unitate bakoitzaren orrialde guztiekin eta jatorrizko dokumentuaren segida berean ordenatuta. PDF fitxategi hori dagozkion segurtasun-fitxategi edo digitalizazio-masterretatik sortuko da, eta horretarako aurrez beharrezko konpresioa –ordenagailu pertsonal estandar batean eroso erabili ahal izateko modukoa– aplikatuko zaio. Erreferentzia gisa gomendatzen da ondoriozko PDF fitxategiko orrialde bakoitzak 2 MB-ko neurria ez gainditzea, horretarako 6-9 arteko konpresio-mailak erabili behar dira, 0tik 12ra arteko eskala batean.
9.– Irargi Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari kopiak entregatzeko/biltegiratzeko formatua:
9.1.– Kontserbazio- eta kontsulta-kopia bana, gutxienez 500 GB-eko edukiera duten disko gogorretan, eta USB 3.0 edo Firewire 400/800 ataka bidez konektatu ahal izateko moduan. Halaber, fitxategi guztiak zuzen irekitzen edota irakurtzen direla ziurtatu beharko da, balizko grabazio akatsak ezerezteko.
9.2.– Disko gogorra grabazio-formatu hibridoan grabatuko da, hau da, formateatuta fitxategiak irakurtzeko moduan bai Windows sistema eragileetan bai Apple-en MacOS nahiz Linux/Unix-en.
9.3.– Biltegiratze-euskarriek, jatorria zein den jakiteko, erakundearen identifikazio-datuak eraman beharko dituzte eta, hala badagokio, irudien titulartasuna. Euskarri guztietan edukia jakiteko behar den informazioa jasoko da: zenbakia, izenburua, edukia eta sorrera-data.
9.4.– Orobat, gomendagarria da PDF formatuan dauden kontsulta-fitxategiak DVDan grabatzea.