Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3319

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 25ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2018ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaz (EHAA, 2018-02-12; 30. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi honi dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– 2018ko urtarrilaren 26ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitara ematea.

Bigarren artikulua.– www.ivap.euskadi.eus/informazioa/2018-1-deialdia/r61-vedconvo/eu/ helbide elektronikoan eta ondoren aipatzen diren lekuetako iragarki tauletan zerrenda horren argitalpena agintzea:

Gasteizen: IVAP, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 PK.

Bilbon: IVAP, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK.

Donostian: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.

Oñatin: IVAP, Unibertsitateko etorbidea 20560 PK.

Hirugarren artikulua.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen den biharamunetik hasita, interesdunek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I. eranskinean eta IVAPen webgunean aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak dioen edozein eratan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala