120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3240
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko maiatzaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteiz (Araban) dagoen «Suzanne» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena jarduerak bertan behera uzteko dena.»
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduan, zeinaren bidez Suzanne Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzten diren (2018ko ekainaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 110. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:
2018/2989 (2/1) orrialdean, 1.artikuluan, hau dio:
Kode-zenbakia: 20014209.
Baina hau esan behar du:
Kode-zenbakia: 01007002.