Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3122

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 245/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 245/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da zenbateko bat erreklamatzeko, Lemoako Agirre lehendakaria kaleko 3. zenbakiko etxebizitzen eta garajeen jabekideen erkidegoak eskatuta, Anselmo Carvajal Perezen eta Beatriz Gómez Rodriguezen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

32/2018 EPAIA

Epailea: Nuria Ballve Botas.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Lemoako Agirre lehendakaria kaleko 3. zenbakiko etxebizitzen eta garajeen jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Idoia Longa Peña.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Alderdi demandatua: Anselmo Carvajal Perez eta Beatriz Gomez Rodriguez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Lemoako Agirre lehendakaria kaleko 3. zenbakiko jabekideen erkidegoak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean diren Anselmo Carvajal Perez eta Beatriz Gomez Rodriguezen aurkakoa; horrenbestez, Anselmo Carvajal Perez eta Beatriz Gomez Rodriguez demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileei honako hauek ordaintzera: hiru mila ehun eta hamalau euro hogei zentimorekin (3.114,36 euro), prozesuko berandutze-interesak –jakinarazpena jaso eta guztia ordaindu artekoak– baita prozesuko kostuak ere.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4760 0000 13 0245 17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Anselmo Carvajal Perez eta Beatriz Gomez Rodriguez demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko apirilaren hamaseian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala