115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3119
EDIKTUA, adopzio bati buruz bideratutako 284/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, V04 284/17-F prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018-04-13an; interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia, bulego judizial honetan.
Nilson Enrique Mendez jaunari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, ez baitu helbide ezagunik, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau; demandatuari aditzera ematen zaio, halaber, ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela hogei eguneko epean.
Bilbao, 2018ko apirilaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.