Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3118

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 740/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 740/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Hayati Mohamed Salem Aeillal.

Alderdi demandatua: Vadel Ehmetek Mohamed Mohamed.

Auzi-gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak hartzea.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

epaitegi honetan bideratu den aipatu prozeduran epaia eman da 2018ko apirilaren 17an. Epaiaren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan. Vadel Ehmetek Mohamed Mohamed demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez eta epaitegi honetako iragarki-oholean jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko apirilaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala