Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3107

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 31koa, Finantza Politikako zuzendariarena, PQM Previsión Quirúrgica Mutualista EPSV borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundearen zuzendaritza-batzordea behin-behinean ordeztea erabakitzeko dena.

Maiatzaren 10ean, Finantza Politikako zuzendariak ebazpen bat eman zuen, zeinaren bidez Previsión Quirúrgica Mutualista EPSV erakundean esku hartzeko erabakia hartu baitzen.

Esku-hartze hori dela-eta gauzatutako jarduketen ondorioz, honen bidez eta BGAEei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 65. artikuluan ezarritakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1.– PQM Previsión Quirúrgica Mutualista erakundearen irregulartasun administratibo eta ekonomikoak direla-eta haren zuzendaritza-batzordea behin-behinean ordezteko erabakia hartzea, bazkideen edo hirugarrengoen interesak babesteko.

2.– Zuzendaritza Batzordeko behin-behineko kide eta administratzaile izendatzea Finantza Politika Zuzendaritzako funtzionario hauek:

– Luis Carlos Izquierdo Goikoetxea.

– Álvaro Díaz Aguirregoitia.

– Izaskun Txarroalde Etxeandia.

– Susana Acedo García.

– José Antonio Iturrioz Uzkudun.

– Lucio Moreno Fernández.

3.– Izendatutako administratzaileak erakundeko kontu-hartzaile ere izango dira; gainera, maiatzaren 10ean PQM erakundean esku hartzeko ebazpenaren bidez izendatuak ordeztuko dituzte eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen araudian ezarritako ahalmenak izango.

4.– PQMren aginte-organoek edo haien ahaldunek emandako ahalmenak edo eskuordetzeak baliogabetzea, ebazpen honen datarekin.

5.– Behin-behineko zuzendaritza-batzordearen jarduketa otsailaren 23ko BGAEei buruzko 5/2012 Legean eta urriaren 27ko 203/2015 Dekretuan ezarritakoaren araberakoa izango da.

6.– Behin-behineko zuzendaritza-batzordeak egoki iritzitako egintzak gauzatu ahalko ditu bazkideen interesak babesteko. Zehazki, ezohiko batzar nagusirako dei egingo du zuzendaritza-batzorde berria izendatzeko.

7.– Behin-behineko zuzendaritza-batzordearen jarduketek bertako bi kideren sinadura mankomunatua izan beharko dute gutxienez.

8.– Ebazpen hau berehala betearaztekoa da, eta agiri nahikoa izango da erakundearen administratzailearen izaera egiaztatzeko.

9.– Ebazpena Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatzea.

10.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

11.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso jartzeko aukera eragotzi gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 31.

Finantza Politikako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.


Azterketa dokumentala