115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (203 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3100
EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 31koa, Enplegu eta Gazteriako sailburuordearena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abuztuaren 28ko Aginduaren esparruan Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa zabaltzeko ebazpenaren berri emateko dena. Agindu hori Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa eskatzeko deialdian parte hartzeari buruzkoa da, eta deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan sartzen da (2015eko irailaren 1eko EHAA, 165. zk.).
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordeak 2015eko abenduaren 29an emandako ebazpenaren bitartez, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa eskatzeko aurkeztutako proposamenak onartu ziren; baterako finantzaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren tarte autonomikoaren esparruan eskatu zen, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abuztuaren 28ko Aginduaren babespean. Halaber, proiektuen onarpena, zer aurrekontu izendatu zitzaien eta laguntza jasotzeko guztira zenbateko kostua gauzatu behar zuten jakinarazi zitzaien esleipendun gertatu ziren erakundeei. Diru-laguntzak emateko ebazpenaren berri Enplegu eta Laneko sailburuordearen 2016ko otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez eman zen (EHAA, 2016ko otsailaren 26a, 39. zk.).
Goian aipatutako 2015eko abuztuaren 28ko Aginduaren 19. artikuluan, proiektuen esleipendun den erakunderen batek esleitutako zenbatekoa gauzatzen ez duen kasuetarako, ebazpenean aldaketak egiteko baldintzak ezartzen dira; eta, horrela, aske gelditutako funtsak Programa Operatiboan parte hartu duten erakundeei banatzeko aukera ezartzen da, baldin eta beren jarduketa-ildoak osatu eta hobetzeko gastu hautagarriaren esleipena igotzeko beharrizana justifikatzen badute.
Aurkeztutako eskabideak ikusita, batzordeak baloratu ondoren eta xedapen horretan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuta, eta 19. artikuluan ezarritako esleipen-irizpidea kontuan hartuta, proposamen batzuen baterako finantzaketa zabaltzea erabaki da.
Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2015eko abuztuaren 28ko Aginduaren 14.6 artikuluan ezartzen denez, ebazpena entitate eskatzaileei jakinaraziko bazaie ere, emandako laguntzen berri emango da legeak ezarritako baldintzetan.
Hori dela bide, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea zein erakunde eta proiekturi onartu zaien Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa zabaltzea 2015eko abuztuaren 28ko Aginduaren esparruan. Agindu hori Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa eskatzeko deialdian parte hartzeari buruzkoa da, eta deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan sartzen da (2015eko irailaren 1eko EHAA, 165. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 31.
Enplegu eta Gazteriako sailburuordea,
MARCOS MURO NÁJERA.
ERANSKINA
Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboan parte hartzen duten erakundeei funtsak berriro esleitzeko prozesuan onartutako zenbatekoak.