Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
3098

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 5ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena. Izan ere, izangai horiek ez dute epean aurkeztu programazio didaktikoa (hautaketa-prozedurarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez egin zen).

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), zenbait hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Aipatutako aginduaren 7.3.1 oinarriaren arabera, 2018ko maiatzaren 2tik 14ra arte, biak barne, sarbide libreko eta desgaitasunagatiko erreserbarako txandetako izangai onartuek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago) programazio didaktikoa entregatu behar zuten.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bitartez (2018ko maiatzaren 28ko EHAA), programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.

Behin-behineko ebazpen horren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin erreklamazioak aztertuta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda (hautaketa-prozedurarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez egin zen).

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, interesdunei jakinaraztearren, argitara emango dira Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» - «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Emaitzak» – «Programazio didaktikoa».

– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ - «2018ko EPE Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» - «Oposizio-aldia» – «Programazio didaktikoa».

3. artikulua.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 5a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala