113. zk., 2018ko ekainaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3068
IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 4koa, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, gora jotzeko jarritako errekurtso bat ebazten da.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatura baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13 – 5., 20004 Donostia).
Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietako epaitegien artean dagokion hartan, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2018ko ekainaren 4a.
Etxebizitzako sailburuordea,
PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.