113. zk., 2018ko ekainaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3064
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 215/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Tolosako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 215/2015 prozedura arrunta bideratu da, diru-zenbatekoa erreklamatzeko, Gas Natural Servicios SDG S.A.k eskatuta, Olazubi Eraldaketa S.L.U.ren aurka. Prozedura horretan, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Eta Olazubi Eraldaketa S.L.U. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko apirilaren hamaseian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.