110. zk., 2018ko ekainaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3000
IRAGARKIA, 2018ko maiatzaren 28koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, ikuskaritza prozeduraren bidez entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.
Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutako betetzeko.
Interesduna Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85a, lehenengo solairua) agertu ahal izango da, bost eguneko epean, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko; orobat, hamar eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2018ko maiatzaren 28a.
Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GOMEZ FERNANDEZ.