110. zk., 2018ko ekainaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2997
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 25/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 25/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Unión Financiera Asturiana SA.
Abokatua: Alicia Maria Blanco Alegria.
Prokuradorea: Maria Begoña Alvarez Lopez.
Demandatua: Celedonio Arana Saez de Buruaga jaunaren jaraunspen jasogabea.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da, 2018-04-24an.
Celedonio Arana Saez de Buruaga jaunaren jaraunspen jasogabea demandatuaren egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2018ko apirilaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.