110. zk., 2018ko ekainaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2992
AGINDUA, 2018ko maiatzaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, Leioako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.
Bada, datu ofizial horien azterketatik ondorioztatzen da Leioako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzea bidezkoa dela.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautu zituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori), Leioako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzeko deialdia egiten da.
2.– 11/1994 Legearen 13. artikuluan xedatutako irizpideekin eta 2018ko biztanleriaren datuekin bat, deialdiko farmazia-bulegoa Leioako udalerrian kokatu beharko da.
3.– Farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabetekoa izango da.
4.– Aipatu eskabideak ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsita aurkeztu beharko dira, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.
5.– Eskabideak aurkezteko lekuak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoez gain):
Osasun Saila
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz.
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Olagibel kalea, 38
01004 Vitoria-Gasteiz.
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Antso Jakitunaren kalea, 35
20010 Donostia-San Sebastián
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Errekalde zumarkalea, 39
48008 Bilbao
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 22a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.