108. zk., 2018ko ekainaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2944
524/2018 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, lehiaketaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko erizaintza obstetriko ginekologikoaren (emaginaren) ikasketa-buruaren eginkizunak betetzeko hautaketa-prozesuko batzordea izendatzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 465/2018 Ebazpenaren bidez (EHAA, 86 zk., maiatzaren 7koa) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko erizaintza obstetriko ginekologikoaren (emaginaren) ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egiten da.
Aipatutako ebazpenaren 6. atalean ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Hautaketako Batzordea.
Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, lehiaketaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko erizaintza obstetriko ginekologikoaren (emaginaren) ikasketa-buruaren eginkizunak betetzeko hautaketa-prozesuko batzordea izendatzea, honako kide hauek izango dituena:
Presidentea: Inmaculada Moro Casuso.
1. mahaikidea: Carmen Rodríguez Ramírez.
2. mahaikidea: Encarnación Betolaza López de Gamiz.
3. mahaikidea: Inmaculada Fernández Fernández.
4. mahaikidea: Ayala López de Aberasturi Ibañez de Garayo.
5. mahaikidea: Sebastián Martín Moreno.
Idazkaria: Belén García Sobrón.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.