Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2018ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2935

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 622/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 622/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: G D N C.

Abokatua: Pablo Raton Ugalde.

Prokuradorea: Maria Rosario Martinez Gonzalez.

Demandatua: David Santos Renovato.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-11n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut G D N C andreak David Santos Renovato jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, I M D N S seme adingabearekiko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) David Santos Renovatok I M D N S seme komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak komunikazio- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.

B) Semearen alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, hileko 100 euroko mantenu-pentsioa ezartzea, zeina hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko den, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIk dituen aldaketen; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Adingabeko semearen gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa, eta zenbat diru ordaindu behar den; eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira bertan). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

David Santos Renovato demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko apirilaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala