Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2018ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2934

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 482/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 482/2017 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: A.F.F.

Alderdi demandatua: Jose Ignacio Diez Peña.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

AUTOA

Epaia ematen duen magistratua: Ana Isabel Viaña Ranilla andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko apirilaren seia.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Prozedura honetan 2018-03-15eko Epaia eman da, dagokion egunean argitaratu dena eta 2018/03/19an parteei jakinarazi zaiena.

Bigarrena.– Argitaratu eta hurrengo bi egunen barruan, ebazpenean ohartarazi da ebazpen horretan zerbait falta dela; hau da, bere egunean erabakitako konpentsazio-pentsioari eusten zaiola.

XEDAPENAK

Osatu egiten da 2018-03-15eko Epaian antzemandako hutsunea, eta eutsi egiten zaio 280/02 adostasunik gabeko banaketaren barruan 2022ko azaroaren 28an emandako 663 epaian erabakitako konpentsazio-pentsioari.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua:

Auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu; jatorrizko ebazpenaren aurka, berriz, hura jakinaraztean adierazi ziren errekurtsoak jar daitezke.

Aurreko apartatuan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko apirilaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala