Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2018ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2933

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 265/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 265/2017 prozedura arrunta bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Zornotzako San Pedro kaleko 25 Ako jabekideen erkidegoak eskatuta, Derenor, S.L.ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Osorik baiesten dut María Basterreche Arcocha epaitegietako prokuradoreak Zornotzako San Pedro kaleko 25eko jabekideen erkidegoaren izenean aurkeztutako demanda, Derenor Sociedad limitadaren aurkakoa. Horrenbestez, hau erabakitzen dut:

1.– Suntsitutzat deklaratzen dut alderdiek 2015eko azaroaren 16an izenpetutako obrako errentamendu-kontratua.

2.– Auzi-jartzaileari 36.112,99 euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Zenbateko horrek legezko interesa sortuko du 2017ko urtarrilaren 13tik ebazpen honen egunera arte, eta, legezko interesa bi puntu gehituta egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.

3.– Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Derenor, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko apirilaren hamabian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala