105. zk., 2018ko ekainaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2899
IRAGARKIA, Nekazaritza Bermerako Espainiako Funtsaren Zuzendaritzak 2018ko otsailaren 21ean emandako Ebazpenaren jakinarazpenei buruzkoa. Ebazpen horren bidez, Erreserba Nazionalaren oinarrizko ordainketako eskubideak esleitu ziren (2017ko kanpainakoak).
Ebazpen horiek jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek eskura dituzte aipatu ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Aipatu 2018ko otsailaren 21eko Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko ministroari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, horrela ezartzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 122.1. artikuluan. Errekurtsoa dagokion eskualdeko nekazaritza-bulegoan aurkeztu daiteke, bai eta aurretik aipatutako legeak 16.4 artikuluan ezartzen dituen lekuetan ere.
Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 10a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.