Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2018ko ekainaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2898

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 421/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 421/2017 behin betiko neurriak aldatzekoa.

Demandatzailea: Sandra Ogbebo.

Abokatua: Susana Leza Sancho.

Prokuradorea: Azucena Rodriguez Rodriguez.

Demandatua: William Okoye.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan 184/2018 Epaia eman zen 2018-04-17an, eta honako hau dio epaitzak:

184/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hemezortziko apirilaren hamazazpia.

Belén González Martínek, Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan 421/2017 dibortzioari buruzko epaian hartutako neurriak aldatzeko autoak. Eta horietan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile legez, Sandra Ogbebo, Rodríguez prokuradorearekin, eta, bestetik, demandatu legez, William Okoye-k, auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe; eta adingabekoen interesak defenditzearren eta Erregearen izenean Fiskaltzak ere parte hartu du. Eta oinarri hauekin ebazpena eman da:

William Okoye demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala