105. zk., 2018ko ekainaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2896
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 148/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adostasunik gabeko 148/2017 dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Judith Martin Pescador.
Alderdi demandatua: Iver Pereda Doria.
Gaia: dibortzioa.
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan bideratu den aipatu prozeduran epaia eman da 2018ko apirilaren 16an. Epaiaren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan. Iver Perea Doria demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez eta epaitegi honetako iragarki-oholean jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko apirilaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.