Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2018ko ekainaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2892

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 7koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Euskadiko Kanoe Federazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1986ko apirilaren 25ean, 85 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskadiko Kanoe Federazioak 2018ko urtarrilaren 29an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere estatutuen 1. eta 12. artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuen 1. eta 12. artikuluen aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluen erredakzioak ondoko moduan geldituko lirateke:

1. artikulua.– Euskadiko Kanoe Federazioa nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena duen irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, zeinek kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak eta kirol-elkarteak biltzen baititu kanoe modalitatea Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan praktikatu, sustatu eta antolatzeko. Kirol-modalitatea ondorengo diziplinez osatuta dago:

– Ur lasaiak.

– Igoerak, jaitsierak eta zeharkaldiak.

– Maratoia.

– Slaloma.

– Ur amiletako jaitsiera.

– Jolas-piraguismoa.

– Kayak Poloa.

– Raftinga.

– Itsas-kayaka.

– Kayak Surfa.

– Estilo librea.

– Herensuge itsasontzia.

– Piraguismo egokitua.

12. artikulua.– Federazioak igortzen dituen lizentzien iraupena urtebetekoa izango da, hots, denboraldi osorako, azaroaren 1etik, urriaren 31 arte.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea ez du amaitzen eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 7a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala