105. zk., 2018ko ekainaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 3 orri.)
- EPUB (312 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2890
EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitara ematen dituena, 2018 ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagozkiona.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuaren barruan, barne-kontrol ekonomikoaren eta kontabilitatearen erabilketa garatzen duen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuko 5. atalean xedatzen denaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitaratzea erabaki dut. 2018 ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagozkio eta ebazpen honen eranskin gisa eskaintzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 25a.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,
FRANCISCO DE JAVIER LOSA ZIGANDA.