Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2018ko ekainaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
2888

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko martxoaren 22ko bilkuran hartua, Hernaniko Udalari buruzko fiskalizazio txostena 2016koa behin betiko onesten duena.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko martxoaren 22an egindako bilkuran honako hau

ERABAKI DU:

Hernaniko Udalari buruzko 2016ko fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 22a.

HKEEren lehendakaria,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.

HKEEren idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

ERANSKINA
HERNANIKO UDALA, 2016

Laburdurak.

AG: Auzitegi Gorena.

AHM: Arautze Harmonizatuari Meneratua.

AO: Administrazio Orokorra.

AS: Arau Subsidiarioak.

DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzkoa.

DOUE: Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala.

EA: Erakunde Autonomoa.

EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.

ED: Errege Dekretua.

EHJAN: Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorena.

EIOZ: Eraikuntza, instalakuntza eta obren gaineko zerga.

FA: Foru Araua.

FD: Foru Dekretua.

GAO: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

GFA: Gipuzkoako Foru Aldundia.

GLH: Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

HHS: Hiriko hondakin solidoak.

HILBIZ: Hiri izaerako lursailen balio igoeraren gaineko zerga.

HKEE: Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

HLHI: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastola.

JEZ: Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.

KEAO: Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa.

LUO: Lurraren udal ondarea.

LZ: Lanpostuen Zerrenda.

OHZ: Ondasun higiezinen gaineko zerga.

SPKL: 30/2007 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzkoa.

SPKLTB: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

TMIZ: Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga.

UFFF: Udal Finantzaketarako Foru Funtsa.

XG: Xedapen gehigarria.

XI: Xedapen iragankorra.

I.– Sarrera.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak otsailaren 5eko 1/1988 Legeak eta Epaitegiaren Osoko Bilkurak onetsitako Lan Programak agindutakoari jarraikiz, Hernaniko Udalaren 2016ko Kontu Orokorraren fiskalizazio lana mamitu du.

Fiskalizazio lan honek honako alderdi hauek besarkatzen ditu:

– Legezkotasuna: Honako aurrekontuaren atal hauetan ezargarria den arautegia bete izana: aurrekontua, zuzenbide publikoko sarrerak, zorpetzea eta finantza eragiketak, langileria, obren kontratazioa, zerbitzuak eta hornidurak eta diru-laguntzen emakida. Azterketa lan hau fiskalizazioaren ekitaldiari dagokio, beharrezko irizten diren beste ekitaldi batzuei buruzko egiaztatzeak egitea kaltetu gabe, fiskalizazio-gai den ekitaldian eragina dutelako.

– Kontabilitatea: Kontu Orokorra ezargarri zaizkion kontularitzako printzipioekin bat datorrela egiaztatzea. Kontu Orokorrak Udalaren, Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak udal erakunde autonomoaren eta Ereñotzuko toki entitate txikiaren balantzeak, ekonomia-ondarearen emaitzaren kontuak eta oroitidazkiak besarkatzen ditu; baita, horien guztien aurrekontuen likidazioak ere. Aipatutako kontabilitate-egoerak kanpoko enpresa batek auditatu ditu; gure lana, berriz, auditoretzako txostenak aztertzea izan da eta horretarako, auditoreen lan paperetan euskarrituak daudela egiaztatu dugu eta beharrezko iritzitako proba osagarriak edo auditoretzako beste zenbait prozedura bideratu ditugu.

– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko azterlan berariazkorik besarkatu; ezta, kudeaketa prozedurei buruzkorik ere. Nolanahi den ere, fiskalizazioan zehar sortu diren alderdi partzialak txosten honen III. idazpuruan aztertu ditugu.

– Udalaren egoera ekonomikoaren finantza analisia.

Hernaniko Udalak 19.712 biztanle zituen 2016ko urtarrilaren 1ean eta bere egituran Udalaz gain, Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak erakunde autonomoa ere besarkatzen du; erakundearen helburuak gizarte-zerbitzuen eremua hartzen du, Santa Maria Magdalena egoitzan nagusien arreta integrala barne. Gainera, udalerriak Ereñotzuko toki entitate txikia hartzen du.

Gainera, ondoko mankomunitate eta partzuergoen atal da: San Markoko Mankomunitatea (hiri hondakin solidoen kudeaketa), Añarbeko Uren Mankomunitatea (uraren ziklo osoaren kudeaketa), Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Partzuergoa (garraio zerbitzua) eta Udalbiltza Partzuergoa (udalen arteko entitate mailako lankidetza).

Berebat, Garbitania Zero Zabor SL eta Beterri Kostako Industrialdea SA sozietateetan, hurrenez hurren, % 49,9ko eta % 5,29ko partaidetza du eta partaidetza txikiagoa beste sozietate batzuetan.

II.– Iritzia.

II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.

Kontratazioa.

1.– Zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratu modura oker kalifikatutako zerbitzu baten kontratazioa (4. espedientea), 3,8 milioi euroren zenbatekoan esleitutakoa, ez zitzaion arautze harmonizatuari meneratutako kontratuentzat aurreikusitako izapideari lotu eta ez zen DOUEn argitara eman. Kontratuarentzat finkatutako iraupenak, luzapenak barne, zerbitzu kontratuetarako legez aurreikusitako gehieneko iraupen-aldia gainditzen zuen eta zehatzago esanda, 2016an sinatutako luzapenak gehieneko iraupen-aldi hori gainditzen zuen (SPKLren 279. artikulua).

Epaitegi honen iritzira, Hernaniko Udalaren Kontu Orokorra osatzen duten entitateek, aurreko paragrafoan aipatutako ez-betetzea alde batera, zuzentasunez bete dute 2016ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.

II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.

1.– Epaitegi honen iritzira egin beharko ziratekeen doiketek ondotik zehaztutako eragina dute Udalaren 2016ko abenduaren 31ko Diruzaintza Geldikinaren, Egoera Balantzearen eta Funts Propioen gainean:

(Ikus .PDF)

2.– Udalaren, Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialen eta Ereñotzuko toki-entitate txikiaren 2016ko abenduaren 31ko Balantzeetako ibilgetu ez finantzarioko eta amortizazio metatuko saldoek ondasun eta eskubideen egiazko egoera jasotzen duten jakiteko euskarri egoki eta behar hainbatekorik ez dago.

Epaitegi honen iritzira, 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako salbuespenak alde batera, Hernaniko Udalaren Kontu Orokorra osatzen duten entitateen kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2016ko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa eta abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.

III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.

Atal honetan ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioak gehiegi eragiten ez dituzten akatsak ez ezik, kudeaketa hobetzeko azpimarratu nahi diren prozedurazko alderdiak ere azaleratu dira.

III.1.– Aurrekontua eta Kontabilitatea.

– 2016ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorra ez zen 2015eko abenduaren 31 baino lehenago behin betiko onartu, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Entitateen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 FAren 15.2 artikuluak agintzen duen moduan.

– Udalak Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak erakunde autonomoan eta Ereñotzuko toki entitate txikian partaidetzak balioztatzeko atxikipenean emandako ondasunen kontularitzako balioa hartzen du aintzat eta ez taldeko entitateetan inbertsioak balioztatzeko finkatutako arauak, abenduaren 15eko 86/2015 FDn jasotakoak, zeinak Gipuzkoako toki entitateen kontularitzako araudi esparrua onartzen duen.

III.2.– Langileria.

– Udalaren LZ ez zaio plantillako egiturazko beharrei egokitzen udal euskaltegiko, musika eskola publikoko eta oinarrizko lanbide heziketako programako langileriari dagokionez eta behar horiek aldi baterako kontratazio bidez berdintzen ditu.

– 2016ko urrian bitarteko funtzionario izendatu zen langile bat 2016/2017 ikasturtean udal euskaltegian eskolak emateko; ez da, baina, hautatzeko prozedurarik batere gauzatu izana jaso.

III.3.– Kontratazioa.

– Udalak ez ditu udal kudeatzaileen eta zerbitzu kontratuen esleipendun diren enpresetako langileen arteko harremana argitzeko jarraibideak ebatzi, lan-harreman bat aitortzeko erabakigarritzat jo litezkeen ekintzak saihestearren, aurrekontu egonkortasuna eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 1. xedapen gehigarriak agintzen duen moduan.

Kontratazio espedienteak.

Fiskalizazio-gai izan den urtean indarrean zeuden 12 kontratuak aztertzean -horietako 9 Udalak berak esleitutakoak eta 3, Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak erakundeak- honako alderdi hauek azaleratu zaizkigu:

– Udalak eta bere Erakunde Autonomoak esleitutako 10 kontratutan honako akats hauek azaleratu dira pleguetan barne hartutako esleipen irizpideetan:

– Guztira 7 kontraturen pleguetan barne hartutako formula aplikatzean, horietako bi, 2,9 milioi euroan esleitutakoak eta gainerakoak aleko prezioetan, prezio batek lizitazio tipoa berdinduz gero, puntuazio positiboa eskuratuko luke eskaintza ekonomikoa irizpidearen balorazioan. Horrek esan nahi du automatikoki neurgarriak diren irizpideei irizpide subjektiboei baino haztapen handiagoa ematen bazitzaien ere, egiazko haztapena txikiagoa zela (3, 5, 6, 7, 9, 11 eta 12 zenbakidun espedienteak).

– 2,4 milioi euroan esleitutako 2 obra kontratutan zigortu egiten ziren eskaintzarik ekonomikoenak, izan ere prezio irizpidearen balorazioan ez zitzaien batere punturik ematen eskaintzen batez besteko aritmetikoarekiko portzentajezko 10 unitate baino merkatze handiagoak eskaintzen zituzten proposamenei (1 eta 2 zenbakidun espedienteak).

– Aleko prezioetan esleitutako 4 kontratutan, kontratuaren xedearekin zuzenean lotu gabeko eskaintzak balioztatzeko irizpideak baliatu ziren (SPKLTBren 150.1 artikulua), enpresa lehiatzaileen barne antolamenduarekin edo euren instalazioen kokapenarekin loturik (6, 7, 9 eta 10 zenbakidun espedienteak).

– Guztira 4 kontraturen pleguek, horietako bat 2,3 milioi euroren zenbatekoan esleitutakoa eta gainerakoak aleko prezioetan, esleipen irizpide modura hobekuntza teknikoak jasotzea barne hartzen dute, zein elementuren gainean eta zein baldintzatan baimentzen den horiek aurkeztea zehaztu gabe (3, 5, 7 eta 10 zk. espedienteak). Kasuetariko batean, bazter utzitako lehiatzaileetako batek aipatutako irizpidearen aplikazioa aurkaratu zuen eta horren ondorioz, Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak lehiaketa bertan behera uzteko agindu zuen (3. espedientea).

– Aleko prezioetan esleitutako 3 kontraturen pleguek ez zituzten apirilaren 7ko 3/2016 Legeak agindutako hainbat ohar edo informazio jasotzen, kontratazio publikoan klausula sozial jakin batzuk barne hartzeari dagokionez (5, 6 eta 7 zenbakidun espedienteak). Aipatutako kontratuen eta beste 2ren -2,8 milioi euroan esleitutakoak (2 eta 12 zenbakidun espedienteak)- esleipen-irizpideek ez zuten ezargarria den hitzarmen kolektiboari buruzko informaziorik jasotzen, aipatutako arauak agintzen duen moduan.

– 3,8 milioi euroan esleitutako kontratu batean eta aleko prezioetan esleitutako hirutan (4, 5, 6 eta 7 zenbakidun espedienteak) behin betiko bermearen zenbatekoa legeak agintzen duena baino txikiagoa zen, izan ere, kalkulua egiteko ia guztietan urteko bakar bat hartu da aintzat eta ez kontratuaren iraupen aldi osoa (5. espedientea). Beste kontratu batean (12. espedientea), 645.787 euroan esleitutakoan, behin betiko bermea kalkulatzeko balizko luzapen-aldiak hartu ziren aintzat.

– Izaera pertsonaleko datuen tratamendua berekin ondorioz zekarren kontratu baten kasuan ez zen aintzat hartu SPKLTBren hogeita seigarren xedapen gehigarrian erabakitakoa, DBLOren 12.2 artikuluaren aurreikuspenei buruzkoa. (6. espedientea).

Administrazio kontrataziorik gabeko gastua.

– Udalak ez ditu gastuak exekutatzean prozedura negoziatu bitartez administrazio-kontratazioko derrigorrezko espedienteak izapidetu kasu hauetan: asfaltatze lanei dagozkien gastuetan (120.803 euro), telefonia zerbitzuei dagozkienetan (50.918 euro) eta eraikuntzako materialen hornidura gastuetan (31.962 euro).

III.4.– Beste batzuk.

– Udalak ez du Lurraren Udal Ondarea osatzen duten ondasun eta baliabideen zerrendarik (Lurraren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 112.3 artikulua).

IV.– finantza analisia.

Udalak azken ekitaldietan likidatutako magnitude nagusien bilakaera taula honetan dago zehaztuta.

(Ikus .PDF)

Sarrera arruntak: % 5 egin dute gora aztertutako aldian. Hona hemen bariazio azpimarragarrienak:

– Zerga zuzenak, zeharkakoak, tasak eta bestelako sarrerak: Diru-sarrera hauek aurreko ekitaldiarekiko % 8 egin dute gora 2015ean eta % 6 murriztu dira 2016an, 2014an izan zituzten mailetara itzuliz (aztertutako aldian % 1,5eko igoera). EIOZ kontzeptuan aitortutako diru-sarreren eragina kentzen badugu, epe horretan izandako igoera % 0,5era murrizten da. Esan beharrean gaude Udalak ez zuela adierazitako hiru ekitaldietan tarifetan eta tipo zergagarrietan igoerarik aplikatu. Bariazio nagusiak honako hauek izan dira:

– Zerga zuzenak: Guztizko sarrerek ez dute aldaketarik izan aztertutako aldian, JEZ kontzeptuko sarrerak % 21 murriztu diren arren; bada, berdindu egin da gainerako zergek izan duten bilakaera positiboaren ondorioz.

– Tasak eta bestelako sarrerak: Sarrera hauek izan duten igoera % 1 baino zertxobait handiagoa izan da aztertutako aldian eta azpimarratzekoa da Hiri Hondakin Solidoak birziklatzetik eratorritako sarreretan izan den % 31ko igoera eta lurzorua, hegala eta lur azpia okupatzeagatiko tasari dagozkion sarreren % 21eko murrizketa.

– Transferentzia eta diru-laguntza arruntak: Sarrera hauek ia % 8 egin dute gora aztertutako aldian; igoera hau UFFFetik eratorritako itunpeko zergen kontzeptuan aitortutako sarrerek izan duten antzeko igoera da, nahiz zertxobait txikiagoa. Gainerakoan, EAEtik eratorritako sarreretan ere igoerak izan dira (% 14), GFAtik jasotako gainerako transferentzia eta diru-laguntzei dagozkien sarrerek behera egin izanarekin berdindu direnak.

Funtzionamendu gastuak: Aztertutako aldian sarrera arruntek baino gehiago egin dute gora (% 3). Hona hemen alderdi esanguratsuenak aurrekontuko kapituluen arabera:

– Langile gastuak: 2015ean aurreko ekitaldiaren aldean % 1eko igoera baino zertxobait handiagoa izan dute, 2016an gastuak izan duen beheraldiarekin berdindu dena, 2014ko mailaz azpitik kokatzen delarik, % 1eko ordainsari igoera aplikatu den arren. Gogoan izan behar da 2015ean borondatezko 5 erretiro izan zirela eta 2016an bakarra, kontzeptu horrek berekin dituen gastuak murriztuaz.

– Ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketa: Aurrekontuko kapitulu honetan gastuak % 4 egin du gora aztertutako aldian, nahiz 2016an % 1,5 murriztu den aurreko ekitaldiarekiko, non % 5eko igoera gertatua zen. Gastu guztiek ez dute bilakaera bera izan eta azpimarratzekoa da, termino absolutuetan, behera egin dutela mantentze eta ibilgetua zaintzeko gastuek eta aldiz, gora egin dutela hondakinen kudeaketarekin lotutako gastuek.

– Transferentzia eta diru-laguntza arruntak: Aztergai izan dugun aldian, kontzeptu honengatiko gastuek % 9 egin dute gora; azpimarratzekoa da 2016ko ekitaldian aurrekoaren aldean Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialei egindako ekarpenak izan duen % 8ko igoera. Gogoan izan behar da erakunde autonomo honi egiten zaizkion ekarpenak kapituluko gastu guztien gainean ia % 50 egiten dutela aztertutako aldi guztian.

Aurrezki gordina eta aurrezki garbia: Bi magnitudeek antzeko bilakaera izan dute, 2015ean aurreko ekitaldiarekiko % 30etik gorako igoerak izan dituztelarik; ordea, apaldu egin dira 2016an izandako beheraldien ondorioz eta bi magnitudeentzat aztertutako aldi osoan % 14 inguruko igoerak izan dira.

Kapital eragiketen emaitza: Magnitude honek aztertutako aldi osoan saldo negatiboa erakutsi du, nahiz defizitak murrizten ari diren egiazko inbertsioek eragindako gastuak gora egin arren (% 24); gastu hau berdindu egin da hirigintzaren jardueratik eratorritako sarrerek izan duten igoerarekin, egiazko inbertsioen besterentzea kapituluan erregistratuak. Azterturiko ekitaldi guztietan aurrezki garbi positiboak berdindu egiten ditu kapital eragiketen emaitza negatiboak.

Eragiketa ez finantzarioen emaitza: Positiboa da aztertutako aldi osoan, non % 29ko igoera izan duen.

Diruzaintza geldikina: Honako hau ere positiboa izan da aztertutako aldi osoan zehar eta izan duen bariazioa % 88koa izan da.

Zorpetzea: Zorpetze zifrak ez du ia aldaketarik izan aztertutako aldian zehar.

Ondorioa: Udalaren kontuek azken ekitaldietan izandako aurrezki garbiak urteko inbertsio kopuru handiagoa izateko bide emango luke. Horrek guztiak Udala kaudimen ekonomikoko egoeran jartzen du, ohiko funtzionamendurako behar hainbateko baliabideak dituela eta zorpetu beharrik izan gabe, etorkizuneko inbertsioei berezko baliabideekin aurre egiteko edo are, zorpetzearen egungo bolumena murrizteko.

Aurrekontuaren egonkortasuna: Azaroaren 2ko 1463/2007 EDren 16.2 artikuluan agindutakoari jarraikiz, zeinak toki-entitateei dagokienez Aurrekontuaren Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko erregelamendua onesten duen, Udalaren Kontu-hartzailetzak txostena jaulki zuen aurrekontuaren, zor publiko eta gastuaren arauaren helburuak bete zirela egiaztatuz. Txostenak Udalari eta bere organismo eta mendeko entitateei dagokienez ondotik zehaztutakoa jasotzen du 2016ko ekitaldiko aurrekontuen likidazioari dagokionez:

– Aurrekontuaren egonkortasunari buruzko helburua bete da finkatutako terminoetan eragiketa ez finantzarioetan superabita eskuratu baita.

– Gastuaren araua bete da, izan ere 2015eko ekitaldiaren aldean zenbakarria den gastuaren bariazioak ez zuen Espainiako ekonomiaren epe ertaineko BPGren erreferentziazko hazkuntza tasa gainditu (% 1,8).

– Zor publikoaren helburua bete da, 2016ko abenduaren 31n zor bizia 2015ean kitatutako sarrera arrunten % 5 izan delako, Gipuzkoako toki entitateek 2016. urteko aurrekontuak mamitu, onartu eta egikaritzean bete beharko dituzten arauak finkatzen dituen Izapideak agindutako % 80ko mugaz oso beheiti; arau horiek Aldundiko Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 17an onartu zituen.

V.– Urteko Kontuak.

V.1.– Udala.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

V.2.– Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

V.3.– Ereñotzuko Toki Entitate Txikia.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
HERNANIKO UDALAREN 2016KO URTEALDIRAKO FISKALIZAZIO-LANAREN BEHIN BEHINEKO TXOSTENARI EGINDAKO ALEGAZIOAK

II.– Iritzia.

II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.

1.– Zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratu modura oker kalifikatutako zerbitzu baten kontratazioa (4. espedientea), 3,8 milioi euroren zenbatekoan esleitutakoa, ez zitzaion arautze harmonizatuari meneratutako kontratuentzat aurreikusitako izapideari lotu eta ez zen DOUEn argitara eman. Kontratuarentzat finkatutako iraupenak, luzapenak barne, zerbitzu kontratuetarako legez aurreikusitako gehieneko iraupen-aldia gainditzen zuen eta zehatzago esanda, 2016an sinatutako luzapenak gehieneko iraupen-aldi hori gainditzen zuen (SPKLren 279. artikulua).

Alegazioa:

Aipatu kontratua (kale garbiketa zerbitzua) 2018 urtean erregularizatuko da, gaur egun indarrean dagoenaren exekuzio epea maiatzean bukatu ondoren.

III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.

III.2.– Langileria.

– Udalaren LZ ez zaio plantillako egiturazko beharrei egokitzen udal euskaltegiko, musika eskola publikoko eta oinarrizko lanbide heziketako programako langileriari dagokionez eta behar horiek aldi baterako kontratazio bidez berdintzen ditu.

Alegazioa:

Udala ari da Estatuko 2017. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.BAT.6 artikuluak egoera hauek erregularizatzeko eta aldi baterako enpleguak egonkortzeko eskaintzen dituen aukerak aztertzen.

Nolanahi ere, esan beharra dago Oinarrizko Lanbide Heziketako programaren beharrak betetzeko egin diren aldi baterako kontratazioen oinarrian dagoela, hain zuzen ere, Autonomia Elkarteak berak behar horientzat egin duen finantzaketaren aldibaterakotasuna.

2014-2015 ikasturtera arte programa honi lotutako langileen kontratazioa Autonomi Erkidegoak Udalari ikasturte bakoitzerako ematen zion diru-laguntzaren bidez finantzatzen zen.

IkusToki-Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko Legeak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean sartu zuen aldaketaren ondorioz, kontratazio hauek 2015-2016 ikasturtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak Udalarengan egin zuen delegazioari lotzen zaizkio, udalak bost ikasturterako onartu baitzuen delegazio hori, 2015-2016tik 2019-2010era arte. Oinarrizko Lanbide Heziketako langileen kontratazioa, ondorioz, aldibaterakotasun horri lotuta dago une honetan, eta eztabaidagarria da haien funtzioak Udalaren egiturazko beharrak direnik.

III.3.– Kontratazioa.

– Udalak ez ditu udal kudeatzaileen eta zerbitzu kontratuen esleipendun diren enpresetako langileen arteko harremana argitzeko jarraibideak ebatzi, lan-harreman bat aitortzeko erabakigarritzat jo litezkeen ekintzak saihestearren, aurrekontu egonkortasuna eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuaren 1. xedapen gehigarriak agintzen duen moduan.

Alegazioa:

Zerbitzuen plegu administratiboetan berariazko klausula batzuen bidez zehazten da udal kudeatzaileen eta enpresa esleipendunen langileen artean egon behar duen harremana. Horrela, Udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren kontratuan, adibidez, hau jasotzen da:

«Udalak ez du inolako harreman juridikorik, lanekorik edo beste era batekorik edukiko esleipendunaren langileekin, ez kontratua indarrean dagoen bitartean eta ez horren amaieran ere, eta esleipendunaren kontura izango dira kontratua dela eta sor daitezkeen obligazio, kalte-ordain eta erantzukizun guztiak.

Enpresak bere langileekin eman beharko du zerbitzua.

Bestalde, lanak koordinatuko dituen arduradun bat izendatuko du, elebiduna. Arduradun horrek etengabeko harremana izan behar du ikastetxe bakoitzeko arduradunarekin, eta haiekin etengabe koordinatua egon beharko du, udaleko arduradunek ematen dizkioten jarraibideak ahaztu gabe.»

Era berean, udal igerilekuetako sorosle zerbitzuaren kontratuan ere:

«17.– Zerbitzuari atxikitako langileak.

a) Esleipendunak behar diren langile guztiak jarriko ditu kontratuaren gaia baldintza teknikoetan ezarritako moduan bete dadin.

b) Langile guztiak bakar-bakarrik esleipendunaren menpe egongo dira, ondorio guztietarako, eta ez dago inolako funtzionario edo lan loturarik Hernaniko Udalarekin. Horretarako, kontratua burutzen hasi aurretik, esleipenduna behartuta dago zerbitzuan lanean arituko diren pertsona guztiak nor izango diren zehaztera eta Gizarte Segurantzako afiliazioa eta alta ziurtatzera.

Esleipendunak zerbitzuaren funtzionamendu egokiaren arduradun izango den pertsona bat izendatuko du eta hura izango da Hernaniko Udalarekiko eleduna.»

Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak Erakundeari hiru kontratu aztertu ditu:

– Santa Maria Magdalena zaharren egoitzan sukalde zerbitzua.

– Eguneko zentroan sozio-sanitario eta laguntza zerbitzua.

– Santa Maria Magdalena zaharren egoitzan gaueko zerbitzu sozio-sanitarioa.

Hiru kontratutan, Erakunde eta enpresaren artean lan-harremanak ondo bereizteko, eskaintzak baloratzeko irizpidetan enpresak proposatzen duen Erakundearekin koordinazioa baloratzen da. Plegu teknikoetan jasotzen dira Erakundearen eta enpresen betebeharrak zerbitzua ondo antolatuta egoteko. Adibide moduan, plegu bakoitzeko pasarte bana:

1.– Santa Maria Magdalena zaharren egoitzan sukalde zerbitzuaren Plegu Teknikoren VIII. Puntua:

«Zerbitzua une oro Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak emandako jarraibideen arabera emango da, eta lanak Zentroko zuzendaritzarekin estu-estu lanean koordinatuko dira, betiere erabiltzaileek asetasun mailarik handiena izate aldera.»

2.– Eguneko zentroan sozio-sanitario. eta laguntza zerbitzuaren Plegu Teknikoaren 11. Puntua:

«Zerbitzua ematerakoan, une oro, Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak ematen dituen jarraibideak izango dira kontuan, eta gerentearekin estu-estu koordinatuz. Hori guztia hala egingo da, erabiltzaileei asetasun mailarik handiena ematearren.»

3.– Santa Maria Magdalena zaharren egoitzan gaueko zerbitzu sozio-sanitarioa Plegu Teknikoan 3. Puntua:

«Zerbitzua ematerakoan, une oro, Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak ematen dituen jarraibideak izango dira kontuan, eta gerentearekin eta zaharren egoitzako Zuzendaritzarekin estu-estu koordinatuz gauzatuko dira jarraibide eta aginduok. Hori guztia hala egingo da, erabiltzaileei asetasun mailarik handiena ematearren.»

Kontratuak sinatu eta gero, Erakunde eta enpresaren artean zehazten dira harremanak, koordinazioa eta zehaztapenak lana garatzeko, aurrez aurretik finkatzea zaila baitira (ikus 1. oharra dokumentuaren amaieran).

– Udalak eta bere Erakunde Autonomoak esleitutako 10 kontratutan honako akats hauek azaleratu dira pleguetan barne hartutako esleipen irizpideetan:

– Guztira 7 kontraturen pleguetan barne hartutako formula aplikatzean, horietako bi, 2,9 milioi euroan esleitutakoak eta gainerakoak aleko prezioetan, prezio batek lizitazio tipoa berdinduz gero, puntuazio positiboa eskuratuko luke eskaintza ekonomikoa irizpidearen balorazioan. Horrek esan nahi du automatikoki neurgarriak diren irizpideei irizpide subjektiboei baino haztapen handiagoa ematen bazitzaien ere, egiazko haztapena txikiagoa zela (3, 5, 6, 7, 9, 11 eta 12 zenbakidun espedienteak).

Alegazioa:

Udala eta bere entitateak beren lizitazioetan honako formula hauek sartzea aztertzen ari dira: aurrekontua berdintzen duten eskaintzei 0 puntu ematea, eskaintza merkeenari gehieneko puntuazioa ematea, eta gainerako eskaintzei «proportzionaltasun zuzendua» irizpideari jarraitutako puntuazioa ematea. Formula horiek onartu egiten dituzte doktrinak zein kontratazio organo eta epaimahaiek.

– Udalak ez ditu gastuak exekutatzean prozedura negoziatu bitartez administrazio-kontratazioko derrigorrezko espedienteak izapidetu kasu hauetan: asfaltatze lanei dagozkien gastuetan (120.803 euro) eta eraikuntzako materialen hornidura gastuetan (31.962 euro).

1. oharra:

Aipatutako klausulak kontratuetan jasotzeak balio positiboa dauka; hori, baina, ez da txostenean aipatzen den lege-xedapenak agintzen dituen jarraibideak betetzearen pareko. Jarraibide horiek udal kudeatzaileen eta zerbitzu kontratuen esleipendun diren enpresetako langileen arteko harremana arautu behar dute izaera orokorrarekin, ez soilik kontratu jakin bati dagokionez. Aplikazio eremua, gainera, barnekoa litzateke («ad intra»).


Azterketa dokumentala