105. zk., 2018ko ekainaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2883
AGINDUA, 2018ko maiatzaren 23koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko apirilaren 11ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2018ko apirilaren 18ko EHAA, 74. zk.), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Iñigo Cortazar Ibáñez jauna (NAN: 16268871) Pertsonalaren Kudeaketaren arduradun izendatzea (510521 kodeko lanpostua, 1. dotazioa), Lan eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan.
Bigarrena.– Agindu honek 2018ko maiatzaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 23a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.