Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2018ko ekainaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
2881

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, irakaskuntza-kidegoetara sartzeko prozesuen praktika-fasea egin behar duten pertsonei eta irakasleen ordezkapenak egiteko zerrenda osatzen dutenei begira ikasturtearen hasierako esleitzeko prozesua arautzen duen 2011ko uztailaren 15eko agindua hirugarren aldiz aldatzen duena, eta irakasleen aldi baterako premiak informatikoki betetzeko prozedura, lanpostu horiek irakasleen ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendetan dauden pertsonei esleituz, arautzen duen 2012ko urriaren 9ko agindua aldatzen duena.

Ikasturtearen hasierak pertsonala kudeatzeko eta planifikatzeko prozesu batzuk aurrera eramatea dakar, eta ikasturtearen hasierako esleipena da prozesu horien azken adierazpena. Prozesu horiek urtero gauzatzen dira, eta hezkuntza-erkidego osoari eragiten diote.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 15eko aginduak ikasturtearen hasierako esleitzeko prozesua arautzen du, irakaskuntza-kidegoetara sartzeko prozesuetan praktika-fasea egin behar duten eta irakasleen ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendak integratzen dituzten pertsonei begira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 9ko aginduak, irakasleen premiak informatikoki betetzeko prozedura, irakasleen ordezkapenak egiteko zerrenda osatzen duten pertsonei esleituz, arautzen du.

Ikasturtearen hasierako esleitze-prozesuaren ondoren esleitu gabe geratzen diren lanpostuak betetzeko bitarteko informatikoen erabilpena ezartzea, 2011ko uztailaren 15eko aginduaren bigarren artikuluaren lehen paragrafoaren edukiaren erredakzioa aldatzea eta 2012ko urriaren 9ko agindua aldatzea, agindu hori eta agindu honen aplikazioa elkarren kontrakoak izan ez daitezen, ditu agindu honek helburu.

Aldaketa horiek ondorengo helburua dute:

Bigarren xedapen gehigarrian zehazten denez, ekitaldi publikoetan egindako deien bidez esleituko dira aipatutako aginduan aipatzen den prozesuan esleitu gabe geratu diren lanpostuak, baita ikasturtearen hasieran ezagutzen diren eta hezkuntza-zerbitzua emateko behar diren gainontzeko ordezkapenak ere. Bestalde, aipatutako xedapenak laugarren atalean zehazten duenez eta ekitaldi publikoetan egin beharreko deien ordez, esleitzeko bitarteko informatikoak apur-apurka ezartzeko prozesua sustatuko du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.

Horregatik, eta ikasturtearen hasierako esleitzeko prozesuaren fase desberdinetan bitarteko informatikoen erabilpena arrakastaz ezarri dela kontuan hartuta, une honetan bitarteko informatiko horiek ezarri behar dira eskainiak izan diren arren aipatutako aginduan aipatzen ez den prozesuan esleitu gabe geratzen diren lanpostuetan, baita ikasturtearen hasiera dela-eta, hezkuntza-zerbitzua emateko beharrezkoak diren gainontzeko lanpostu ezagunetan ere; horiek horrela, deialdiak ez dira ekitaldi publikoetan gehiago egingo.Horren arabera.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko urriaren 9ko aginduak, irakasleen aldi baterako premiak informatikoki betetzeko, lanpostu horiek irakasleen ordezkapenak egiteko zerrenda osatzen duten pertsonei esleituz, prozedura arautzen duenak, lehen artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, pertsona horiek ikasturtearen hasierako esleitze-prozesuan, 2011ko uztailaren 15eko aginduan jasota agertzen den prozesuak bukatu ondoren dauden pertsonalaren aldi baterako premiei begira, parte hartzeari besterik ez zaio agindu horretan araututako prozedura aplikatuko.

Ikasturtearen hasierako esleitzeko prozesuak bukatu ondoren dauden pertsonalaren premiak betetzeko, irakasleen ordezkapenak egiteko pertsonei ekitaldi publikoan deitu beharrean, bitarteko informatikoak aplikatuko direla ezartzeko egiten dela 2011ko uztailaren 15eko aginduaren bigarren xedapen gehigarriaren aldaketa kontuan hartuta, lanpostu horiek betetzeko 2012ko urriaren 9ko aginduak xedatutako prozedura informatikoa aplikatzea agindu honen helburua den araudi berriaren kontrakoa litzateke eta, horregatik, paragrafo hori kentzen da,

Horren arabera,

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
IRAKASKUNTZA KIDEGOETARA SARTZEKO PROZESUEN PRAKTIKA FASEA EGIN BEHAR DUTEN PERTSONEI ETA IRAKASLEEN ORDEZKAPENAK EGITEKO ZERRENDA OSATZEN DUTENEI BEGIRA IKASTURTEAREN HASIERAKO ESLEITZEKO PROZESUA ARAUTZEN DUEN 2011KO UZTAILAREN 15EKO AGINDUAREN ALDAKETA

Lehenengo artikulua.– Beste era batean erredaktatzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2011ko uztailaren 15eko aginduaren bigarren xedapen gehigarria. Ondoren adierazten den legez geratzen da:

«Bigarrena. – Esleitu gabeko lanpostuak.

Ikasturtearen hasierako prozesuan esleitu gabe geratzen diren lanpostuak bitarteko informatikoen bidez esleituko dira, baita hezkuntza-zerbitzua emateko behar diren gainontzeko lanpostuak ere, ikasturtearen hasiera dela-eta eta prozesu hau deitzen duen ebazpenaren arabera eskainitako lanpostuen zerrenda argitara eman aurretik.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez urtero deituko da xedapen gehigarri honetan dagoen prozesua. Ebazpen hori irakaslegunea ingurunean eta hezkuntzaren arloan eskuduntzak dituen Sailaren egoitza elektronikoan emango da argitara.

Irakasleen ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendan libre dauden pertsonek hartu beharko dute derrigorrean parte prozesu honetan, prozesua deitzen duen ebazpenean adierazitako terminoetan.

Prozesua agindu honetan ezarritako arauen araberakoa izango da:

a) Borondatezko eta beharturiko eskaerei 3. artikuluaren 1. eta 3. atalean ezarritakoa, baita 7. artikuluan ezarritakoa ere, aplikatuko zaie.

b) Lanpostuak borondatez eta beharturiko eran eskatzeko prozesua 8. artikuluaren 1. eta 2. ataletan, 13. artikuluan eta 14. artikuluan xedatutakoaren arabera gauzatuko da.

c) Eskaerak aldatu, itxi eta balidatzeko, 11. artikuluan eta 12. artikuluaren lehen eta bigarren paragrafoetan xedatutakoaren arabera jokatuko da.

d) Lanpostuak 36. artikuluan xedatutakoaren arabera esleituko dira.

e) Izendapenaren ondorioetarako, 38. artikuluaren 1. eta 4. ataletan xedatutakoa aplikatuko da.

f) Ikastetxearen eta helbidearen arteko distantziaren ondorioetarako, lehenengo Xedapen Gehigarrian xedatutakoa aplikatuko da.

Prozesuan derrigorrean parte hartu behar duen pertsona batek sartzeko baldintzak betetzen dituen eskaera guztiak agortu ez baditu, sistema informatikoak egin daitezkeen eskaeren mugaraino osatuko du eskaera. Ondorio horietarako, eskaera generikoak garatzeko finkatutako irizpide berberen arabera jokatuko da. Beharturiko sortze horren ondoriozko lanpostuak azaldutako irizpideen arabera ordenatuko dira haien artean eta horiek guztiak azken borondatezko eskaera baino geroago kokatuko dira».

Bigarren artikulua.– Beste era batean erredaktatzen da 2011ko uztailaren 15eko aginduaren 2.1 artikulua. Ondoren esaten den legez erredaktatuta geratzen da:

«7. atalean aipatutako zerrenda argitara ematen den unean existitzen diren hezkuntzaren arloan eskuduntzak dituen Sailaren menpeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakaskuntza-lanpostuak esleituko dira prozesu honetan, hutsik badaude, titularrak edo horretarako lehentasuna duen pertsonak okupatzen ez baditu eta, aurreikuspenen arabera, ikasturtearen iraupena izango badute».

II. KAPITULUA
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETAKO SAILBURUAREN 2012KO URRIAREN 9KO AGINDUAREN ALDAKETA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITA IRAKASLEEN ALDI BATERAKO PREMIAK INFORMATIKOKI BETETZEKO PROZEDURA, LANPOSTU HORIEK IRAKASLEEN ORDEZKAPENAK EGITEKO ZERRENDETAN DAUDEN PERTSONEI ESLEITUZ.

Hirugarren artikulua.– Beste era batean erredaktatzen da 2012ko urriaren 9ko aginduaren 1.artikulua. Ondoren esaten den legez erredaktatuta geratzen da:

«Agindu honen xedea da hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan irakasleen aldi baterako ordezkapen-beharrak estaltzeko prozedura informatikoa ezartzea. Prozedura horretan, aldi baterako ordezkapenak esleituko zaizkie irakasleen ordezkogaien zerrendetan dauden pertsonei».

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da agindu hau indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala