104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2875
EDIKTUA, exequatur-ari buruz bideratutako 1350/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1350/2017 Exequatur.
Demandatzailea: Malika Ouled Kacem.
Abokatua: Guillermo Sarabia Blasco.
Prokuradorea: Itziar Landa Irizar.
Demandatua: Abdellali Aznag.
Gaia: exequatur.
Aipatutako judizioan, autoa eman zen 2018-03-5ean, non xedapen-zatia hau baita:
137/2018 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu den EXE 1350/2017 prozeduran emana, 2018ko martxoaren 3an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Malika Ovled –Landa Irizar prokuradorearekin– eta, bestetik, demandatua, Abdeliali Aznag, zeinak prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.
Abdellali Aznag demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.