100. zk., 2018ko maiatzaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2793
IRAGARKIA, 2018ko maiatzaren 15ekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura batean izan den etendura kendu dela jakinarazteko dena.
Saiatu izan arren, ezin izan da jakinarazi Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariak eranskinean azaltzen den lan-arloko zehapen-prozeduran egindako etendura kendu duela. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.
Eranskinean agertzen den interesdunak hamabost egun izango ditu –iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita- alegazioak aurkezteko, eta, epe horretan espedientea eskuragarri izango dute Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7., 48011 Bilbao).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2018ko maiatzaren 15a.
Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
JOSU ZUBERO OLAETXEA.