100. zk., 2018ko maiatzaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 3 orri.)
- EPUB (321 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2780
EBAZPENA, 2018ko martxoaren 28koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitara ematen dituena, 2017 ekitaldiko laugarrengo hiruhilekoari dagozkio.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuaren barruan, barne-kontrol ekonomikoaren eta kontabilitatearen erabilketa garatzen duen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuko 5. artikuluan xedatzen denaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitaratzea erabaki dut. 2017 ekitaldiko laugarrengo hiruhilekoari dagozkio laburpen horiek eta ebazpen honen eranskin gisa eskaintzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 28a.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,
FRANCISCO DE JAVIER LOSA ZIGANDA.