Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LASARTE-ORIAKO UDALA
2769

IRAGARKIA, Lasarte-Oriako Soinu-Ingurunea Hobetzeko Planaren informazio publikoari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretu urriaren 16koan xedatutakoaren arabera, informazio publikorako jartzen da «Lasarte-Oriako Soinu-Ingurunea Hobetzeko Plana 2017-2021» izeneko dokumentua, zeina AAC Centro de Acústica Aplicada S.L. enpresak idatzi baitu.

Aipatutako dokumentu horren informazio publikorako epea hilabetekoa izango da, iragarpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera kontatuta, arren-eta edozein pertsona fisiko edo juridikok dagoen dokumentazioa eta jarraitutako prozedura azter ahal ditzan eta alegazioak egin ahal ditzan.

Dokumentua Lasarte-Oriako Udalaren Hirigintza, Obrak eta Ingurumena departamentuan aztertu ahalko da (udaletxeko 4. solairuan) 09:00etatik 13:30era bitartean, bai eta udalaren webgunean ere: www.lasarte-oria.eus.

Lasarte-Oria, 2018ko apirilaren 19a.

Alkatea,

JESÚS M.ª ZABALLOS DE LLANOS.


Azterketa dokumentala