99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
2765
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2018ko martxoaren 22ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, gora jotzeko errekurtso bat ebazten da.
Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi ebazpen hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluek.
Iragarki hau argitara ematen da, eta interesdunak jakinarazpen indibidualtzat hartu behar du, ohartarazpen hauekin:
Ebazpen hori Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan azter dezake (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 8a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.