99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2759
EDIKTUA, 1082/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1082/2016 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Automáticos Lumar SL.
Abokatua: Jaime Arechalde Perez.
Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana.
Demandatua: Aitor Gutierrez Garcia.
Gaia: judizio arrunta.
Judizio horretan epaia eman da 2018-01-30ean. Hona hemen epaitza:
«EPAITZA
Baiesten dut Francisco Ramón Atela Arana epaitegietako prokuradoreak Automáticos Lumar SLren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda; horrenbestez, Aitor Gutiérrez García kondenatzen dut auzi-jartzaileari 9.150,40 euro gehi 2016ko azaroren 24tik gaur arte sortutako interesak ordaintzera. Guztizko zenbatekoak gaurko datatik guztia ordaindu arteko legezko interesak bi puntuan gehituak sortuko ditu, eta kostuak.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).»
Aitor Gutierrez Garcia demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena epaitegiko iragarkien oholean ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.