Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2756

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 15ekoa, Osasuneko sailburuarena, osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2018ko deialdia arautzen duena.

Osasun Sailaren eskumenetako bat da osasun-zientzien alorrean ikerketa-jarduera sustatzea eta planifikatzea, Euskadiko osasun-sistema etengabe garatu eta hobetzeko funtsezko elementua baita hori. Horri dagokionez, Euskadiko osasun-sistematzat hartuko da ekainaren 26ko 8/1997 Legeak (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa) 5. artikuluan zehazten duena.

Apirilaren 25eko 14/1986 Legeak (Osasunari buruzkoa), ekainaren 26ko 8/1997 Legeak (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa), uztailaren 3ko 14/2007 Legeak (Ikerketa Biomedikoari buruzkoa) eta ekainaren 1eko 14/2011 Legeak (Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzkoa) ikerketa sanitarioa sustatzeko erreferentzia-esparru bateratu bat eskaintzen dute, eta era eraginkorragoan funtzionatzeko baldintzak ezartzen dituzte.

Esparru horretan, Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2020rako Estrategiaz hornitu da Osasun Saila. Estrategia hori 2013-2020 Osasun Planarekin batera doa, hots, osasun-sistemaren plangintza-tresna nagusiarekin. Tresna horren bidez ikerkuntza eta berrikuntza sustatzen dira ezagutza-sortzaile gisa, zertarako eta osasuna eta osasun-sistemaren kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko; halaber, osasun-sistemak euskal berrikuntza-ekosisteman duen zeregina onartzen du eta, horrenbestez, xede bikoitza erakusten du: Euskal Autonomia Erkidegoan biozientziak-osasuna arloaren garapena sendotzen laguntzea; horretarako, I+G+b jarduerak instituzionalizatuko dira osasun-sisteman eta enpresekiko eta beste eragile batzuekiko elkarreraginak bideratuko dira, osasunean eta balio-sorkuntzan emaitzak hobetzeko.

Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2020rako Estrategiaren bidez ikerkuntza eta berrikuntza bultzatzeak lagundu egiten dio 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planari («ZTBP 2020. Espezializazio adimentsuko estrategia. Research & Innovation Smart Specialisation Strategy – RIS3»); horixe da EAEko zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemaren gaur egungo esparrua, eta xede hau dauka: euskal gizartearen ongizatea, hazkuntza ekonomikoa eta enplegua hobetzea, espezializazio adimendunean oinarritutako berrikuntza-politikaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasuna hobetzearen bidez. Halaber, lehentasunezko hiru arlo identifikatzen ditu, horien artean esparru biosanitarioa (biozientziak-osasuna binomioa).

Deialdi hau Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategiaren (2020) barruan sartzen da, ZTBP 2020 eta RIS3 Euskadin, eta ardatz estrategikoetako birekin dago lotuta. Eraginaren Ardatza dago batetik, zeinaren helburua I+G+B jardueren eragina handitzea den, herritarren osasuna hobetzeko eta aberastasuna sortzen laguntzeko; eta, bestetik, Baliabideen Ardatza dago, zeinaren helburua osasunaren alorrean ikerkuntzaren eta berrikuntzaren finantzaketa hobetzea den, bai barneko eta bai kanpoko baliabideen bitartez.

Agindu honetan araututako jarduerek helburu hauek dituzte: batetik, herritarren osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen sozioekonomikoari laguntzea, arlo biosanitarioan jakintza sortzen, zabaltzen eta/edo aplikatzen lagunduz, translazio- eta lankidetza-ikuspegia duten ikerketa-proiektuen bidez, eta osasuneko ikerketaren arloan txertatzen diren profesional-nodo berriak sustatuz.

Laguntza-deialdi honen xede diren lehentasunezko arloak prozesu patologikoei eta prozesu horien prebentzioari, detekzioari eta tratamenduari buruzko jakintzaren eta jakintza horren aplikazioaren esparruan daude; horretarako, besteak beste, medikuntza pertsonalizatua edo zehatza erabiliko da, bai eta teknologia, produktu, zerbitzu eta prozesu berrien garapena eta aplikazioa ere, ikuspegi translazional batetik, ikerketako emaitzak pazienteengan aplikatu ahal izateko. Osasuna hobetzeko helburuak barruan hartzen ditu zerbitzu sanitarioetako ikerketa eta osasun publikoaren alorrekoa, eta kontuan hartzen ditu interes sozial eta sanitario handia duten gaixotasunak, bai eta multimorbilitateak eta prozesu kronikoek sorrarazitako gaixotasun-karga ere.

Arau horiekin, deialdi berri hau biozientzien eta osasunaren alorrean konfiguratu da, eta hiru laguntza-lerro uztartu ditu arau bakarrean:

– Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzea I+G proiektuen bidez, osasun-sistemaren ahalmena indartzeko xedez, eta proiektu horiek osasun-sistemaren eta gizartearen eskakizunak hobeto asetzeko behar den ezagutza sortzen eta osatzen ematen duten laguntza sendotzeko asmoz.

– Osasunari buruzko ikerkuntza estrategikoa sustatzea, osasun-lidergotik eta EAEko gaitasun zientifiko-teknologikoen aprobetxamendutik sortutako I+G proiektuen bidez; proiektu horiek produktu, prozesu edo zerbitzu berrien balorizazioan eta garapenean aurreratzea ahalbidetuko dute, RIS3 estrategiaren bidetik.

– Interes bereziko ekintza osagarriak, RIS3 helburuekin lerrokatuta daudenak, biozientzien eta osasunaren alorrean; lankidetza indartzen eta proiektuen garapena zein emaitzen ustiapena errazten dituzten ekintzei lagunduko zaie.

2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago deialdi hau (Osasuneko sailburuaren 2018ko martxoaren 27ko Agindua), eta bertan jasotzen denez, ikerkuntza eta berrikuntza dira diru-laguntzen jarduera-eremu handienetakoa.

Kontuan hartu da hori guztia, bai eta honako arau hauek ere: azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzkoa (aurrerantzean, DLO) eta lege horren Erregelamendua (DEO), uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartutakoa, aplikatzeko oinarrizkotzat jotzen diren manuei dagokienez; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1998ko urtarrilaren 19koa); abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen berme eta ordainketen erregimena arautzen duena, eta oro har aplikatu behar diren gainerako arauak. Beraz, hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzak emateko 2018ko deialdia arautzea, betiere publikotasunaren, gardentasunaren, norgehiagokaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioei jarraikiz.

Ikerkuntza- eta garapen-jarduera, deialdi honi dagokionez, jarduera ez-ekonomikotzat joko da, eta Europako Batzordeak ezarritako baldintzak bete beharko ditu: Ikerketa eta Garapenerako eta Berrikuntzarako Estatuko Laguntzei buruzko Europako Erkidegoaren Esparruan (2014-06-27ko EBAO, C 198), zehazki 19. puntuan (ikerketa-erakundeen eta ikerketa-azpiegituren jarduera primarioak, eta ezagueren transferentziarako jarduerak) ezarritako baldintzak. Beraz, deialdi honetatik kanpo geratzen da jarduera ekonomikoaren finantzaketa, hau da:

a) I+G zerbitzuak ematea, eta enpresen kontura egindako I+G jarduera.

b) Ikerketa-azpiegituren alokairua.

c) Beste edozein jarduera ekonomiko, Ikerketa eta Garapenerako eta Berrikuntzarako Estatuko Laguntzei buruzko Europako Erkidegoaren Esparruan (2014-06-27ko EBAO, C 198) ezarritako eta aurreikusitako baldintzak betetzen ez baditu.

Ikerkuntza- eta garapen-proiektuek Munduko Medikuen Elkartearen Helsinkiko Adierazpenean ezarritako oinarrizko printzipioak (gizakiengan egiten diren ikerketa medikoetarako printzipio etikoak) errespetatu, eta ikerketa medikoaren arloan indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

2. artikulua.– Helburua.

1.– Agindu honetan araututako jarduketen azken helburua da pertsonen osasuna eta osasun-sistemaren jarduera hobetzea, bai eta garapen sozioekonomikoari laguntzea ere, osasun-laguntza eta bizi-kalitatea hobetuko dituzten produktuak, zerbitzuak eta prozesuak garatzearen bidez. Helburu horietara iristeko, deialdi honen bitartez hau lortu nahi da:

a) Orokorrean, euskal osasun-sistemaren ikerkuntzarako gaitasuna sustatzea, eta, bereziki, ikertzaile gazteen parte-hartzea bultzatzea, ikertzaile berrien egiaztatutako kalitatezko lehenengo ikerketa-proiektuak finantzatuz.

b) Asistentzia-jarduerak egiten dituzten langileek I+G jardueretan parte har dezaten sustatzea, pazienteei ezagutza helarazteko eta asistentzia-praktikatik hipotesiak sortzeko gaitasuna indartzeko, bai eta euskal osasun-sistemako langileen ibilbide profesionalean ikerkuntzako alderdia bermatzeko ere.

c) Euskal osasun-sistemaren alorrean ikerkuntza-gaitasunen koordinazioa bultzatzea, eta ikerketa-taldeen arteko sinergiak sustatzea; hala, masa kritikoak izatea eragozten duen zatikatzea gutxituko da, eta ikertzaileen jarduera helburu amankomunetara bideratuko da, jardun klinikora eraman daitezkeen emaitzak lortzeko.

d) Askotariko alor eta agenteetako ikerketa-taldeen arteko lankidetza (sektore, ardatz eta diziplina anitzekoa) bultzatzea, beste modu batera lortzen zaila den ezagutza eskuratzeko eta emaitzak hobeto eskualdatzeko.

e) Sustatzea, batetik, ikerkuntza translazionala, eta, bestetik, gaixotasunen prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko behar den ezagutza zientifiko-teknikoa garatzeko, eskualdatzeko eta aplikatzeko jarduerak, bai eta osasun publikoaren eta osasun-zerbitzuen sustapen-jarduerak hobetzen dituztenak ere.

2.– Deialdiak ikerketa biomedikoko (oinarrizkoa, klinikoa, epidemiologikoa eta osasun publikokoa) proiektuak, osasun-zerbitzuei buruzko ikerketa-proiektuak eta ekintza osagarriak finantzatzen ditu. Proiektuak kokatu beharreko gaikako arloak I. eranskinean jasotzen dira, ezertan eragotzi gabe 6. artikuluan horri buruz zehaztutakoa.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten agente zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, baldin eta, laguntzen eskabidea aurkezteko egunean, horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz (109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da).

2.– Publikotasunari dagokionez, agente horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistroan identifikatuta daude, honako helbide hauetan:

– Gaztelaniaz:

https://apps.euskadi.eus/aa40paWebPublicaWar/webPublicaJSP/aa40painicio.do?idioma=es

– Euskaraz:

https://apps.euskadi.eus/aa40paWebPublicaWar/webPublicaJSP/aa40painicio.do?idioma=eu

3.– Agindu honetako 6. artikuluan adierazten dira diruz lagundu daitezkeen proiektu modalitateetako bakoitzera hel daitezkeen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteen kategoria zehatzak.

4.– Agenteek elkarlaneko proiektuak aurkez ditzakete, DLOren 11.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

4. artikulua.– Erakunde onuradunen betekizunak.

1.– Aurreko artikuluan aipatutako erakundeak onuradun izan ahalko dira, baldin eta deialdi honetan jasotako betekizunak betetzen badituzte.

2.– Agenteak, onuradun izateko, ZTBESn akreditatuta egon beharko dira agindu honetako laguntzen eskabideak aurkezteko epea hasten den egunean.

3.– Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak (Diru-laguntzei buruzkoa) 11.3 artikuluan eskatzen duenarekin bat etorriz, agenteek, onuradun izateko, agindu honetan ezarritako laguntzak ematea dakarren jarduera egin beharko dute, edo laguntza horiek ematea legitimatzen duen egoeran egon beharko dute.

4.– Agente onuradunak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 4., 5. eta 6. apartatuetan ezarritakoari lotuta egongo dira.

5.– Ezin izango dira agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan honako egoeraren batean dauden agenteak:

a) Laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izan badira, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren baten kaudimengabekotzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak, salbu eta horretan itun batek eragingarritasuna hartu, epailearen esku hartzearen mende daudenak edo Konkurtso Legearen (uztailaren 9ko 22/2003 Legea) arabera desgaituta daudenak, konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoelarik.

c) Errudun deklaratu izanik, hori eragin duen kausa dela-eta, Administrazioarekin egindako kontratu oro suntsitzea eragin dutenak.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak honako lege hauetan jasotako kasuren batean badaude: martxoaren 30eko 3/2015 Legean (Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena) edo abenduaren 26ko 53/1984 Legea (LBK, 1985, 14) (Administrazio Publikoen Zerbitzura dauden Langileen Bateraezintasunena); edo ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan (Hauteskunde Erregimen Orokorrarena) (LBK, 1985, 1463 eta LBK, 1986, 192) araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.

e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak –indarreko xedapenek ezartzen dituztenak– ez izatea arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik.

f) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen baten izatea egoitza fiskala.

g) Ordaindu gabe izatea diru-laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.

h) Ebazpen irmo baten bitartez galdurik izatea diru-laguntzak jasotzeko aukera, betiere bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin.

i) DLOren 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako elkarteek ezin izango dute lortu onuradunaren kondizioa, baldin eta kideetakoren bat aipatu galarazpenen baten menpe badago.

j) Diru-laguntzak jasotzeko galarazpenek honako enpresa hauei ere eragingo diete: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste zirkunstantzia batzuk direla-eta, pentsa badaiteke –eraldaketaren, bat-egitearen edo ondorengotzaren ondorioz– beste enpresa batzuen jarraipena edo deribazioa direla, eta horietan ere pertsona edo zirkunstantzia haiek izan badira.

6.– Goragoko puntuetan zehaztu diren galarazpenak balioesteari, justifikatzeari, deklaratzeari eta euren helmenari dagokienez, eta, oro har, deialdi honetan onuradunen betekizunei buruz ezartzen ez denari dagokionez, DLOren 13. artikulua aplikatuko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

7.– Prozedura honetan laguntza-eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo emaileak zuzenean egiaztatu ahal izan ditzan Diru-laguntzei buruzko Legearen (azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra) Erregelamenduak, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartuak, 18. eta 19. artikuluetan (hurrenez hurren, «Zerga-betebeharrak betetzea» eta «Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea») aurreikusten dituen inguruabarrak.

Hala ere, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimena. Kasu horretan, ziurtagiria aurkeztu beharko du, Diru-laguntzei buruzko Legearen (azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra) Erregelamenduaren 22. artikuluko 1. apartatutik 3.era bitartekoetan adierazten den moduan.

5. artikulua.– Talde eskatzailearen betekizunak.

1.– Diruz lagun daitezkeen proiektuetan, ezinbesteko baldintza da ZTBESko agente batek (osasun-ikerkuntzarako institutuen kategorian edo I+Gko erakunde sanitarioen kategorian akreditatua) parte hartzea, gutxienez ere, eta agente hori Euskadiko osasun-sistemakoa izatea; horri dagokionez, Euskadiko osasun-sistematzat hartuko da ekainaren 26ko 8/1997 Legearen (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa) 5. artikuluan hala zehazten dena.

2.– Hainbat agentek eskatzen badute finantzaketa, proiektu bakoitzeko agenteen arteko ikertzaile nagusietako batek proiektuaren koordinatzaile izaera hartuko du, eta Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzaren solaskidea izango da.

3.– Funtzionario-, estatutu- edo kontratu-lotura formalizatuta eduki beharko dute talde eskatzaileetako kideek, eskaera aurkezten den unetik diru-laguntza emateko ebazpena ematen den arte, gutxienez, onuradun den (agindu honetako 3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz) ZTBESko agentearekin, proiektua egiteko zentroarekin edo ikertzailearen lotura babesten duen hitzarmen bat agentearekin batera indarrean daukaten erakundeekin.

4.– Ikertzaile nagusiek gehienez ere bi proiektutan parte hartu ahalko dute rol horrekin, ezertan ukatu gabe 6. artikuluan ezarritakoa. Ikerketa-taldeko gainontzeko kideek ez dute mugarik izango nahi adina proiektutan parte hartzeko.

6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen proiektuak.

1.– Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzea: osasun-arloko ikerkuntzari laguntzeko lerro horretako onuradun bakarrak osasun-ikerkuntzarako institutuen kategorian edo I+Gko erakunde sanitarioen kategorian akreditatuta dauden ZTBESko agenteak izango dira. 2018an hasi eta gehienez ere hiru urtean garatu beharreko proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Osasun-arloko ikerkuntzari laguntzeko lerro horretan ezingo dute ikertzaile nagusi gisa parte hartu Osasun Sailaren 2016ko eta 2017ko deialdiez geroztik garatzen ari diren proiektuetan dagoeneko rol horretan ari direnek.

Hiru proiektu mota bereizten dira:

a) Azaleratzen ari diren taldeen sustapena: horrelako proiektuak garatzen dituzten taldeetan, ikertzaile nagusiak 46 urte baino gutxiago ditu 2018an, eta aurretik ez du inoiz ikertzaile nagusi gisa parte hartu lehiaren bidezko deialdietan finantzatutako proiektuetan. Eskaerak onartuko dira I. eranskinean jasotako arloetatik edozeinetan.

Modalitate horretara gutxienez 200.000 euro bideratuko dira.

b) Osasun-zerbitzuei buruzko ikerketa-proiektuak: arlo hauek lantzen dituzten proiektuak dira: osasun-politiken ebaluazioa; prozesuaren eta emaitzen ebaluazioa; erabakiak hartzeko laguntza; antolaketa-ereduen garapena eta ebaluazioa. Arlo bakoitzaren barruan zeintzuk azpiarlotan onartuko diren eskaerak zehazten da I. eranskinean. Interes berezia dago honako azpiarlo hauek lantzeko: integrazio sanitarioak osasunari ekarritako emaitzen ebaluazioa; osasun komunitarioaren ereduekin zerikusia duen ikerketa; erizaintzako zainketekin zerikusia duen ikerketa; eta zainketa aringarriekin zerikusia duen ikerketa. Modalitate horretan euskal osasun-sistemaren zenbait alderdi nahasi nahi dira, errazteko, hala badagokio, emaitzen eskalabilitatea edo hedapena, edota sistemako erabakiak hartzean duten erabilera.

Modalitate horretara gutxienez 500.000 euro bideratuko dira.

c) Osasun-arloko proiektu biomedikoak: osasunari buruzko oinarrizko ikerketako proiektuak, osasun-sistemaren barruan elkarlanean egiten direnak, batez ere osasun-ikerkuntzarako institutuen artean, interes orokorreko eremu estrategikoetan, helburu nagusia izanik fenomeno eta gertaera behagarrien azpian dauden oinarriei buruzko ezagutza berriak lortzea, guztien gaitasun sanitarioak batuz; edo osasun-arloko garapen teknologikoko proiektuak, translaziorako ahalmena duten proiektuetarako kontzeptu-probak egitea helburu dutenak. Eskaerak onartuko dira I. eranskinean jasotako arloetatik edozeinetan, osasun-zerbitzuei buruzko ikerketaren arloan izan ezik.

Modalitate horretara gutxienez 800.000 euro bideratuko dira.

Modalitateren batean ezarritako gutxienekora heltzen ez bada, soberan den diru kopurua gainerako modalitateei aplikatu ahal izango zaie, laguntza-lerro beraren barruan.

2.– Osasunari buruzko ikerkuntza estrategikoa sustatzea: laguntza-lerro hori zabalik dago ZTBESko agenteentzat, kategoria edozein dutela ere, honako arlo hauetan aurkezten badituzte proiektuak: gailu medikoak, doitasunezko medikuntza pertsonalizatua, gaixotasun arraroak, analitika aurreratua eta neurozientziak-neuroteknologia. Proiektuak urtebete eta hiru urte arteko epean garatu ahal izango dira, baina laguntza urterokoa izango da eta 2018an egindako jardueretarako emango da. Bi modalitate bereizten dira:

a) Osasunari buruzko oinarrizko ikerketako elkarlaneko proiektuak: ZTBESko hainbat agenteren artean lankidetzan eginak. Horien helburu nagusia izango da ezaguera berriak hartzea fenomeno eta gertaera behagarrien azpian dauden oinarriei buruz eta ezaguera-oinarria zabaltzea.

Modalitate horretara gutxienez 620.000 euro bideratuko dira.

b) Osasun-arloko garapen teknologikorako proiektuak: osasun-sisteman sortutako proiektuak, dagoeneko egiaztatuta dauden aurreko esperientzietan oinarrituak, eta balio-katean aurrera egitera eta osasun-proiektuekin lotutako ezagutzaren balorizaziora bideratuak. Aurretiazko emaitza edo esperientzietan oinarritutako garapeneko proiektuak izan daitezke, edo osasun-arloko teknologia berritzaileak garatzekoak, edo teknologia sanitario garatu baten balidazio klinikoa eta/edo teknologikoa behar dutenak.

Modalitate horretan, osasun-ikerkuntzarako Institutuen eta I+Gko erakunde sanitarioen kategorietan akreditatutako ZTBESko agente batek koordinatuko ditu proiektuak.

Modalitate horretara gutxienez 380.000 euro bideratuko dira.

Modalitateren batean ezarritako gutxienekora heltzen ez bada, soberan den diru kopurua beste modalitateari aplikatu ahal izango zaio, laguntzen tipologia beraren barruan, bai eta ekintza osagarrien lerroari ere (artikulu honetako 3. apartatua).

3.– Interes bereziko ekintza osagarriak: laguntza-lerro hori zabalik dago ZTBESko agenteentzat, kategoria edozein dutela ere, osasun-arloko ikerketa eta garapenari laguntzeko ekintzak finantzatzeko, interes orokorrekoak, biozientzietako eta osasun-arloko RIS3 lantaldeen ekintza-planetan ezarritako RIS3 jarduera eta helburuei edo ekimen estrategikoei lotuak. Urteko laguntza izango da, eta 2018an egiten diren jardueretarako emango da. Lerro horretan modalitate bakarra dago, eta ekintzek honako hauek har ditzakete barruan:

– Lankidetzan jarduteko tresnak diseinatzeko edota mantentzeko laguntzak, gailu medikoen, doitasunezko medikuntza pertsonalizatuaren, gaixotasun arraroen, analitika aurreratuaren eta neurozientzien/neuroteknologiaren arloetarako eta berrikuntza irekiko programetarako.

– Lankidetza zientifiko-teknologikoa eta enpresen lankidetza erraztea, I+G+B proiektuak prestatzeko aholku ematea edota eskaintzaren eta eskariaren arteko bitartekotzan jardutea helburu duten jarduketak.

– Prospektibako eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak eta ikerketen emaitzen edota berrikuntzarako ideien transferentziarekin eta ustiapenarekin zerikusia duten azterlan edo txostenak egitea.

– I+G+B arloa nazioartekotzeko jardueretan parte har dadin sustatzea.

Modalitate horretara gutxienez 100.000 euro bideratuko dira.

Lerro horretan ezarritako gutxienekora heltzen ez bada, soberan den diru kopurua osasunari buruzko ikerkuntza estrategikoa sustatzearen modalitateei aplikatu ahal izango zaie (artikulu honetako 2. apartatua).

7. artikulua.– Finantzatu daitezkeen gastuak.

1.– Finantzatu daitezkeen gastuak zuzenean lotuta egon beharko dira proiektua gauzatzearekin, eta aldez aurretik sartuta egongo dira eskabidearen memorian.

2.– Honako hauek hartuko dira finantzatu daitezkeen gastutzat:

a) Langileen kostuak (ikertzaileenak, teknikarienak eta ikerketan laguntzen duten gainerako langileenak), betiere proiektuan aritzen diren neurrian. Proiekturako beharrezkoak diren langileen kontratazioa barne hartzen da. Langile horiek zentro kontratatzaileari aplikatzekoa zaion araudiari jarraituz hautatuko dira, publikotasun-, norgehiagoka- eta lehia-printzipioak betez.

Halaber, ikerketa-taldeko partaide den osasun-langilea jarduera asistentzialetik libratzeak dakartzan kostuak atal honetan sartzen dira, baldin eta proiektuan jarduteko libratzen bada, eta betiere lanaldiaren % 50 gehienez ere.

Ez dira finantzatzekoak izango funtzionarioen, estatutupeko langileen edo langile lan-kontratudunen kostuak, ZTBESko agenteei lotutakoak –hala EAEko sektore publikokoak nola partaidetza publikoa nagusi den eta sektore publikoan edo inongo administraziotan sartuta ez dauden erakundeetakoak–, baldin eta Eusko Jaurlaritzako beste sailen batek edo beste administrazio publiko batek finantzatzen baditu.

b) Ondasunak eskuratzeko eta zerbitzuak kontratatzeko gastuak. Proiektua egiteko erabiltzen den material inbentariagarria, material suntsigarria eta gastu osagarriak ere sartzen dira, bai eta material bibliografikoa eta proiektuen emaitzak hedatu eta transferitzeak dakartzan gastuak ere. Proiektua gauzatzeko beharrezkoa den heinean eta behar bezala justifikatzen bada, ez da mugarik egongo partida honetan.

Eta berariaz kanpoan geratzen dira altzariak eta instalazioak, kudeaketarako tresna informatikoak eskuratzea eta bulegoko material orokorra finantzatzea (fotokopiak, tonerra edo telefono-gastuak).

Proiektua garatzeko kanpoko zerbitzuak kontratatzea aurreikusita egonez gero, eskaeraren memorian aipatu beharko da, honako hauek zehaztuta: zerbitzuaren nolakotasuna eta kontratuaren kostua. Azpikontratatu egin ahal izango dira proiektuko jarduerak, diru-laguntza jasotzen duen jardueraren parte direnak, baldin eta diru-laguntzaren onuradun den agenteak berak egin ezin baditu (dena dela, egiaztatu egin beharko da hori proiektuaren memorian). Onuradun bakoitzeko azpikontratatzen den jardueraren kostu osoa ezin izango da onuradun horri dagokion aurrekontu finantzagarriaren % 50 baino handiagoa izan.

c) Bidaia eta joan-etorrietako gastuak. Kanpo-lanak, koordinazio-bilerek eta kongresuek, hitzaldiek eta halakoek eragindakoak, baldin eta proiektuarekin zuzenean lotuta badaude.

d) Zeharkako kostuak: deialdi honen kargura kontzeptu honetan finantzatzekoak izango dira proiektua gauzatzeko zuzeneko kostuen % 21 gehienez ere.

3.– Agindu honen babespean ematen diren laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako erdietsi litekeen beste edozein motatako laguntza edo diru-laguntzarekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, emandako diru-laguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.

4.– Dena dela, ondorio horietarako, aplikatzekoak izango dira DLOren 29. eta 31. artikuluak eta DEOren 68. eta 83. artikuluak, oinarrizkoak baitira.

8. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik datoz, eta horien zenbatekoa 3.785.000 eurokoa da; horietatik 2.000.000 euro osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzearen lerroko proiektuak (6.1 artikulua) finantzatzera bideratuko dira, eta beste 1.785.000 euro osasunari buruzko ikerkuntza estrategikoa sustatzearen lerroko proiektuak (6.2 artikulua) eta interes bereziko ekintza osagarriak (6.3 artikulua) finantzatzera.

Artikulu honetan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, Osasun Sailaren programak gauzatu ostean geratzen diren aurrekontu-zuzkiduren arabera, indarrean dagoen legediak kreditu-loturarako edo aurrekontuak aldatzeko ezarritako araubideari jarraikiz, eta laguntzak emateko hasiko den prozeduraren ebazpena eman baino lehen. Zirkunstantzia hori gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

9. artikulua.– Emateko prozedura.

Adierazitako laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Laguntzak emateko, eskabideak alderatu egingo dira, euren artean lehentasuna ezartzeko. Lehentasuna 12. artikuluan ezarritako balioespen-irizpideei jarraituz ezarriko da, eta laguntzak emango dira harik eta deialdian esleitutako kredituak agortu arte.

II. KAPITULUA
KUDEATZEKO PROZEDURA

10. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua eta epea.

1.– Proiektu bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztuko du koordinatzaile gisa jarduten duen agenteak.

2.– Agindu honetatik eratorritako eskabide, errekerimendu, jakinarazpen, zuzentze, justifikazio eta gainerako izapide guztiak elektronikoki gauzatuko dira, otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren (Administrazio Elektronikoari buruzkoa) 28. artikuluarekin (2012ko martxoaren 9ko EHAA, 50 zk.), urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 14. artikuluarekin eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –Platea– onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenarekin bat etorriz.

3.– Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, euskadi.eus egoitza elektronikora jo beharko da, jarraian adierazitako helbideetan:

– Osasunari buruzko ikerkuntza-jardueraren sustapena:

• Euskaraz:

http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/osasun_ikerketa_jarduerak_sustapena/

• Gaztelaniaz:

http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/promocion_actividad_investigadora_salud/

– Osasunari buruzko ikerkuntza estrategikoaren sustapena:

• Euskaraz:

http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/izaera_estrategikoko_ikerketa_bultzatzeko/

• Gaztelaniaz:

http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/potenciacion_investigacion_salud/

– Interes bereziko ekintza osagarriak:

• Euskaraz:

http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/interes_bereziko_ekintza_osagarriak/

• Gaztelaniaz:

http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/acciones_complementarias_especial_interes/

Egoitza elektronikoan eskuragarri daude izapideak bide elektronikotik egiteko argibideak, bai eta eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak ere.

Eskabidea egin ondoren, espedientea eskuratzeko eta errekerimenduak, jakinarazpenak eta agindu honetan inplikatutako gainerako izapideak egiteko, honako helbide honetara jo beharko da:

http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak/

4.– Betetako eskabidean, pertsona edo agente eskatzailearen sinadura ezagunaz gain, hurrengo artikuluak aipatzen duen dokumentazioa erantsiko da, otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan (Administrazio Elektronikoari buruzkoa) xedatutakoaren arabera. Sinadura elektronikoaren data hartuko da aurkezpen-datatzat.

5.– Eskatzaileek laguntza jasotzeko eskabidea aukeratzen duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute, eskatutako dokumentazioarekin batera. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jardueretan, eta prozedurak irauten duen bitartean, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak (Euskararen Erabilera Arautzen duena) xedatutakoa betez.

6.– Honako dokumentazio hau aurkeztu behar da (laguntza-eskabidea osatzen du):

I.– Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzeko lerrorako (6.1 artikulua) eta osasunari buruzko ikerkuntza estrategikoa sustatzeko lerrorako (6.2 artikulua):

a) Proiektuaren memoria, eredu arautuan (II-A eranskina), parte hartzen duen agente bakoitzaren informazioarekin batera (II-B eta II-C eranskinak).

b) Ikerketa-taldeko kideen curriculum vitae-a eredu arautuan (II-D eranskina), Carlos III. Osasun Institutuko curriculum vitae eredua, edo Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren curriculum vitae eredu arautuak.

c) Agente eskatzaile bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpena, legezko ordezkariak sinatua (III. eranskina).

d) Jardueraren betekizun gisa, eta ezaugarriak kontuan hartuta, proiektuek legez ezarritako baimenak eta/edo txostenak izan beharko dituzte:

– Etika-batzorde eskudunak emandako baimena, hala badagokio, eta ikerketa-arloko arauak eta hitzarmenak betetzen direla zaintzen duten kide anitzeko beste organo batzuek emandakoa. Edonola ere, dagokion kide anitzeko organoko lehendakaritzak edo idazkaritzak emango du baimen hori, eta, bertan, erabakia hartu zen bileraren aktaren erreferentzia jasoko da.

– Proiektuak giza jatorriko lagin biologikoak behar baditu, Euskal Biobankuaren ziurtagiria eskatu beharko da, eta horrela jasoko da.

Puntu honetan aipatutako dokumentuak agente onuradunen esku geratuko dira, hartara eragotzi gabe diru-laguntza ematen duen organoak egin ditzakeen egiaztapenak, ezta eskumena duten kontrol-organoek egin ditzaketen egiaztapenak eta kontrolak ere, eta kontrol- eta egiaztapen-jarduera horietan eskatzen zaien informazio guztia emango dute agente onuradunek.

II.– Interes bereziko jarduera osagarrien lerrorako (6.3 artikulua):

a) Proiektuaren memoria, eredu arautuan (II-A eranskina), parte hartzen duen agente bakoitzaren informazioarekin batera (II-B eta II-C eranskinak).

b) Agente eskatzaile bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpena, legezko ordezkariak sinatua (III. eranskina).

7.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da laguntzak eskatzeko epea, eta amaitu:

– Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzeko lerrorako (6.1 artikulua) eta osasunari buruzko ikerkuntza estrategikoa sustatzeko lerrorako (6.2 artikulua), deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabetera amaituko da.

– Interes bereziko akzio osagarrien lerrorako (6.3 artikulua), 2018ko uztailaren 13an amaituko da.

11. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea.

1.– Diru-laguntzen eskabideetan daturen bat bete gabe utzi bada, edo ez badira aurkeztu eskatutako agiri guztiak, agenteari hamar eguneko epea emango zaio falta dena osatzeko edo eskatzen diren agiriak eransteko, eta, halaber, jakinaraziko zaio horrela egiten ez badu eskabidean atzera egin duela ulertuko dela; dena dela, Administrazioak eskabide horri buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Prozedura Erkidearena) 68. artikuluan xedatzen denaren arabera.

2.– Jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira.

3.– Jakinarazpen-sistemak aukera emango du egiaztatzeko zein egun eta ordutan eskaini zaion jakinarazpena jakinarazten den ekintzaren interesdunari, eta noiz sartu den haren edukia ikustera; une horretatik aurrera jakinarazpena gauzatutzat joko da. Jasota baldin badago jakinarazpena egin dela, eta hamar egun natural igarotzen badira edukira sartu gabe, jakinarazpenari uko egin zaiola ulertuko da, eta izapidea egintzat joko da, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela sartzea.

4.– Lankidetzan garatzekoak diren proiektuen kasuan, proiektuko koordinatzailea den agentearekin gauzatuko da jarduketa hori.

12. artikulua.– Eskabideak ebaluatzea eta hautatzea.

1.– Balioespen-batzordeak ebaluatu eta hautatuko ditu behar bezala aurkeztutako edo, aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat, dagokion epean zuzendutako eskabideak. Hauek osatzen dute batzorde hori:

A) Batzordeburua: María Aguirre Rueda, Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

B) Batzordekideak:

– Miren Nekane Murga Eizagaechevarria, Osasun Sailaren Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

– Andoni Arcelay Salazar, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria.

C) Idazkaria: Ainhoa Jausoro Zubiaga, Osasun Sailaren I+G laguntzen ardura duen teknikaria.

2.– Balioespen-batzordearen osaerako kideak aldatzen badira, aldaketa horiek argitaratu egingo dira, batzordeko kideak errefusatzeko eskubidea baliatu ahalko dutela bermatzeko interesdunei, bat etorriz betiere urriaren 1eko 40/2015 Legearen (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena) 23. eta 24. artikuluekin, euskadi.eus egoitza elektronikoan, 10.3 artikuluan adierazitako helbideetan.

3.– Balioespen-batzordeak kanpoko ebaluatzaileen laguntza eskatuko du. Ebaluatzaile horiek behar diren txostenak egingo dituzte osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzeko lerrorako (6.1 artikulua) eta osasunari buruzko ikerkuntza estrategikoa sustatzeko lerrorako (6.2 artikulua) aurkeztutako proiektuen kalitate zientifiko-teknikoari buruz.

4.– Irizpide hauek erabiliko dira proiektuak hautatzeko:

I.– Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzeko lerroan (6.1 artikulua) eta osasunari buruzko ikerkuntza estrategikoa sustatzeko lerroan (6.2 artikulua):

1) Kalitate zientifiko-teknikoa (gehienez 50 puntu).

a) Proposamenaren planteamendua eta bideragarritasuna (gehienez 35 puntu):

– Planteatutako helburuen argitasuna eta egokitasuna (gehienez 5 puntu).

– Proiektuak egiten duen ekarpen zientifiko-teknikoa, egungo egoerari eta planteatutako ikuspegiaren eta metodologiaren baliozkotasunari dagokienez (gehienez 10 puntu).

– Lan-planaren koherentzia eta eraginkortasuna, zereginen egokitasuna eta aurrekontu zenbatetsia (gehienez 10 puntu).

– Osasun-sistemarako duen aplikagarritasuna, erabilgarritasuna eta, hala badagokio, osasun-sisteman ezartzeko estrategia (gehienez 10 puntu).

b) Proiektuan nahasitako giza taldearen kalitatea, fidagarritasuna eta osagarritasuna (gehienez 10 puntu):

c) Genero-ikuspegia: 5 puntu gehiago baldin eta eskabidean azaltzen bada nola helduko zaion genero-ikuspegiari, hala dagokionean.

Txosten zientifiko-teknikoan 25 puntutik gorako puntuazioa lortzen ez duten eskabideak ez dira finantzatuko.

2) Interes sanitario eta estrategikoa (gehienez 50 puntu):

a) Orientazio zientifiko-teknologikoa (25 puntu):

– Proposamena ondo egokitzea osasun-arloko politiketako lan-ildoei eta ZTBP 2020an jasota dauden espezializazio adimentsuko estrategiei, biozientzien eta osasunaren arloan.

– Proposamenean egin behar den inbertsioa egokia izatea ikuspegi zientifiko-teknologikotik, bat datorrelako politika eta beharrizan sanitarioekin (patologiaren garrantzia, antolaketa-alderdia, lankidetza, belaunaldien arteko erreleboa, edo jasangarritasunean duen eragina) eta estrategikoekin (lankidetza, lantaldeak erreferentziagune zientifiko-teknologikoa bihurtzeko eta EAEko lehiakortasunari laguntzeko duen gaitasuna).

b) Egin daitekeen ekarpena eta eraginaren oihartzuna (25 puntu):

– Espero diren emaitzak.

– Aurreikusten diren emaitzen aprobetxamenduak EAEko osasun-sisteman edota egitura sozial eta ekonomikoan izan dezakeen eragina, emaitzok aplikatzeko aukeren arabera.

Guztizko puntuazioa lortzeko, kalitate zientifiko-teknikoaren eta interes sanitario eta estrategikoaren puntuazioak batuko dira. Beraz, lor daitekeen puntuaziorik handiena 100 puntukoa izango da.

II.– Interes bereziko ekintza osagarrien lerroa (6.3 artikulua):

1) Jarduera zientifiko-teknologikoa osatzea (gehienez 25 puntu).

– Proposamena ondo egokitzea ZTBP 2020an jasota dagoen espezializazio adimentsuko estrategiaren lan-ildoei, biozientzien eta osasunaren arloan.

– Ekintza egokia izatea proposamenean zehaztutako arloetan, eta ekarpena egitea lantaldeek lortu nahi dituzten helburuei edota biozientzien eta osasunaren arloko RIS3 ekimen estrategikoei.

2) Proposamenaren kalitatea eta espero diren emaitzak (gehienez 25 puntu)

– Planteamenduaren argitasuna, lan-planaren koherentzia eta eraginkortasuna, eta aurrekontua proposatutako zeregin eta helburuei egokitzea.

– Proposatutako jardueren bitartez espero diren emaitzen garrantzia.

– Emaitzen aprobetxamendua RIS3 estrategiaren esparruan.

Guztizko puntuazioa lortzeko, jarduera zientifiko-teknologikoa osatzearen puntuazioa eta kalitatearen eta espero diren emaitzen puntuazioa batuko dira. Beraz, lor daitekeen puntuaziorik handiena 50 puntukoa izango da.

5.– 6. artikuluan azaldutako modalitate bakoitzerako, lortutako guztizko puntuazioaren araberako lehentasuna ezarriko du balioespen-batzordeak, 12. artikulu honetako 4. apartatuan ezarritako balioespen-irizpideen aplikazioari jarraikiz.

6.– Modalitate bakoitzean, balioespen-batzordeak laguntzen zenbatekoa ezarriko du, hainbat faktoreren arabera: proposamen bakoitzak lortutako guztizko puntuazioa; proiektu bakoitzean aurkeztutako aurrekontua eta lortu nahi diren helburuekiko duten egokitasuna; proiektu kopurua eta modalitate bakoitzerako esleitutako gutxieneko dirua, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera; eta dauden baliabide ekonomikoak.

7.– Emandako laguntzek eskatutako zenbatekoa osorik edo zati batean estali ahal izango dute, baina, edozein modutan, baterako finantzaketa kontuan hartuz, ezin izango da inolaz ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostu erreala.

13. artikulua.– Ebazpena, jakinarazpena eta errekurtsoak.

1.– Aurkeztutako eskabideak lerro bakoitzean prozedura batean izapidetuko dira (6. artikuluan jasota dagoen moduan), eta ebazpen bana emango da. Osasuneko sailburuordeari dagokio, balioespen-batzordearen proposamena kontuan hartuta, ebazpenak ematea, agente eskatzaileek planteatutako gai guztiak erabakiz.

2.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko dira; horretarako epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ez bada ebazpenik argitaratu, agente eskatzaileek ulertu ahal izango dute euren eskabidea ezetsi egin dela, DLOren 25. artikuluan xedatutakoaren arabera, halaxe ezarrita baitago urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearena) 24.2 artikuluan.

3.– Ebazpenetan erabakiko da eskatutako diru-laguntzak ematen diren edo ukatzen diren. Ematen badira, honako hauek zehaztuko dira: agente onuraduna, diruz lagundutako proiektua, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa. Laguntzak ukatzen badira, berriz, zergatik ukatu diren adierazi beharko da.

4.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 15 eguneko epean, agenteek berariaz uko egin ahal izango diote laguntzari. Aipatutako epean uko egiten dela adierazi ezean, deialdiaren ondorioetarako, laguntza onartu dela ulertuko da.

5.– Ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaituko. Aurka egin nahi izatera, agente onuradunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Osasuneko sailburuaren aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Hori guztia bat dator urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 121. eta 122. artikuluetan xedatzen duenarekin.

Agindu honen ondorioetarako, agente onuraduna ordezkatuz errekurtsoa jartzen duen pertsona fisikoak ordezkaritza hori egiaztatu beharko du, aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 5.4 artikuluan dioenarekin bat etorriz.

14. artikulua.– Agente onuradunen betebeharrak.

1.– Diru-laguntzak jasotzen dituzten agente onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Diru-laguntza eman den xede eta kontzeptuetarako erabiltzea.

b) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren egitekoak betetzeko, deialdi honetako diru-laguntzen inguruan eskatzen dituzten argibideak ematea.

c) Eskabidea egiteko orduan kontuan hartutako datu edo inguruabarretan edozein aldaketa gertatuz gero, ahal bezain laster jakinaraztea Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari.

2.– Eskabidean adierazitakoaren gainean aldaketaren bat egin nahi bada, aurrez eta arrazoituta eskatu beharko zaio Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari. Deialdi honen ondorioetarako, laguntza-eskabidean aurreikusitako kontzeptuekiko gastu-desbideratzeak ez dira aldaketatzat joko, baldin eta % 20 gainditzen ez badute.

3.– Halaber, onuradunek neurriak hartu beharko dituzte diruz lagundutako jardueren finantzaketaren izaera publikoaren zabalkundea egiteko, eta, orobat, kontabilitate-liburuak, eginbidetutako erregistratzeak eta gainontzeko dokumentuak –behar bezala auditatuak– eramateari dagokionez, bat etorriz merkataritzako eta, egoki bada, sektoreko legeriak exijitutako zehaztapenekin eta bai DLOren 14. artikuluan ezarritako gainontzeko betekizunekin ere; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

15. artikulua.– Laguntzak ordaintzea eta justifikatzea.

1.– Diru-laguntzak urtekoak edo urte anitzekoak izango dira, onartutako proiektuak zenbat irauten duen eta hura aurkeztu deneko laguntza-lerroak zer ezaugarri dituen, deialdi honen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.– Elkarlaneko proiektuetako agente onuradunek DLOren 30.6 artikuluan ezarritako moduan egin beharko dute justifikazioa.

3.– Laguntza zuzenean ordainduko zaie agente onuradunei, era honetara:

A) Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzeko proiektuak, urtebete baino gehiago irauten dutenak:

i) Lehenengo urteari dagokion laguntzaren zenbatekoa berehala emango zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren (espresuki nahiz isilbidez onartu, 13.4 artikuluan arautzen den bezala).

ii) Hurrengo urteetako ordainketa bakoitza Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak proiektua justifikatzeko agiri hauek onartu ondoren egingo da (agente onuradunak urtero igorriko ditu agiriok zuzendaritza horretara, urriaren 31 baino lehen):

a) Justifikazio memoria zientifiko bat, IV-A eranskinean azaltzen den eskemari jarraituz egindakoa. Memoria zientifiko horretan, proiektua nola dagoen deskribatuko da, egindako jardueren deskribapena egingo da eta baita gauzatze ekonomikoari buruzko laburpena ere. Memoria proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du.

b) Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio memoria ekonomikoa (Excel), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (IV-B eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera, fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuan sartutako orduen kostuaren ziurtagiria, justifikazio-epealdiko gastuak agiri bidez egiaztatzeko. Jatorrizko fakturak agente onuradunean artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtean, justifikazio-epealditik kontatzen hasita, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenerako.

Amaierako memoriak (zientifikoa eta ekonomikoa) proiektua burutzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztuko dira.

B) Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduera sustatzeko proiektuak, urtebete irauten dutenak:

i) Laguntzaren % 80 berehala emango zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren (espresuki nahiz isilbidez onartu, 13.4 artikuluan arautzen den bezala).

ii) Gainerako % 20a emango da amaierako justifikazio-agiriak aurkeztu eta onartu ondoren. Egindako jarduera osoa jasoko da agiri horietan, eta artikulu honetako a) letran aipatutako eranskinak (IV-A eta IV-B) eta dokumentuak erabiliko dira. Amaierako memoriak (zientifikoa eta ekonomikoa) proiektua burutzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztuko dira.

C) Osasunari buruzko ikerkuntza estrategikoa sustatzeko proiektuak: laguntza onartu dela egiaztatu ondoren (espresuki nahiz isilbidez onartu, 13.4 artikuluan arautzen den bezala), eta egindako jarduerari buruzko justifikazio-agiriak 2018ko abenduaren 18a baino lehen aurkeztuz gero, justifikazio-agiri horiek onartutakoan ordainduko da laguntza. Artikulu honetako a) letran aipatutako eranskinak (IV-A eta IV-B) eta dokumentuak erabiliko dira agiri bidezko justifikaziorako, baina azaroaren 30era arte (egun hori ere barne) egindako gastuak bakarrik justifikatu ahal izango dira.

D) Interes bereziko ekintza osagarriak: laguntza onartu dela egiaztatu ondoren (espresuki nahiz isilbidez onartu, 13.4 artikuluan arautzen den bezala), eta egindako jarduerari buruzko justifikazio-agiriak 2018ko abenduaren 18a baino lehen aurkeztuz gero, justifikazio-agiri horiek onartutakoan ordainduko da laguntza. Artikulu honetako a) letran aipatutako eranskinak (IV-A eta IV-B) eta dokumentuak erabiliko dira agiri bidezko justifikaziorako, baina azaroaren 30era arte (egun hori ere barne) egindako gastuak bakarrik justifikatu ahal izango dira.

4.– Amaierako memoriekin batera, hala badagokio, proiektua gauzatzearen ondorioz sortu diren argitalpen, tesi, karrera amaierako proiektu, kongresuetara eginiko komunikazio eta bestelako agiri guztien kopia bana aurkeztuko da. Horietan guztietan, eta geroago sor litezkeenetan, berariaz aipatu behar da Osasun Sailak emandako laguntza. Ikerketaren emaitzak ahalik eta erabiltzaile gehienek ezagut ditzaten, Osasun Sailak finantzatutako proiektuei buruzko artikuluak argitara emango dira, eta horretarako, lehentasuna izango dute sarrera libreko aldizkariek, bai eta argitaratu eta urtebetera eskuratzeko moduan egongo direla bermatzen dutenek ere.

5.– Amaierako memoriei ere, hala behar denean, jardueren gauzatzea dokumentatzen duten bestelako emangarrien kopia bana erantsiko zaie, batez ere interes bereziko ekintza osagarriei dagozkienak.

6.– Agente onuradunak ikusiko balu, justifikatutako arrazoiengatik ezin duela finantzaturiko ikerketa-proiektua burutu, ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari, eta proiektuaren garapen zientifikoaren egoerari buruzko txostena eta balantze ekonomikoa ere aurkeztu beharko dizkio.

7.– Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak, espedientea aztertu ondoren, Osasuneko sailburuordeari proposatuko dio dagokion laguntzaren kitapena egiteko erabakia har dezala, eta zehaztu dezala zer kopuru itzuli behar den, hala egin behar bada.

8.– Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak, komenigarria dela uste badu, proiektuari jarraipen hobea egiten lagunduko duen informazio osagarria aurkezteko eska dezake.

9.– Aurreko puntuetan aurreikusi gabekoari dagokionez, DLOren 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

16. artikulua.– Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak aldatzea.

1.– Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein baldintza aldatzen bada –betiere, laguntzaren xedea beteta–, eta beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik beste diru-laguntzaren bat aldi berean jasotzen bada, laguntzaren zenbatekoa aldatu ahal izango da. Ondorio horietarako, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak izango du zenbatekoa murrizteko espedientea hasteko eta izapidetzeko eskumena, eta Osasun sailburuordeak horren gaineko ebazpena ematekoa.

2.– Proiektuaren garapen-prozesuan, gastu jakin batzuetara bideraturiko zenbateko partzial batzuetan aldaketak egitea beharrezko iritziz gero –betiere, laguntzaren guztizkoa gainditu gabe–, aldez aurretik, proiektuko ikertzaile nagusiak idatziz egin beharko du eskabidea, horretarako arrazoiak emanez, eta agente onuradunaren legezko arduradunaren oniritziarekin. Deialdi honen ondorioetarako, 14. artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoaren arabera, laguntza-eskabidean aurreikusitako kontzeptuekiko gastu-desbideratzea ez da aldaketatzat jotzen, baldin eta % 20 gainditzen ez badu.

Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari zuzenduko zaio eskabidea.

3.– Proiektuaren amaiera atzeratzen bada –agente onuradunaren borondatearekin zerikusirik ez duten eta behar bezala justifikatzen diren arrazoiengatik–, eta hasiera batean proiektua garatzeko ezarritako epea bukatu baino lehen idatziz eskatzen bada –zenbateko luzapena eskatzen den zehaztuta–, Osasuneko sailburuordeak proiektua amaitzeko epea luzatu ahal izango du.

17. artikulua.– Ez-betetzeak eta dirua itzultzea.

1.– Ez-betetzea eragingo duten kasuak izango dira honako hauek, eta jasotako diru-laguntzak itzuli beharra ekarriko dute:

a) Emateko ebazpenaren baliorik eza, DLOren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Laguntza lortzea hartarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz.

c) Osorik edo partez ez betetzea ez helburua, ez jarduera ezta proiektua ere, edo ez hartzea diru-laguntza eman izanaren oinarrian dagoen jarrera.

d) DLOren 37. artikuluan ezarritako gainontzekoak.

2.– Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37.1 artikuluan (oinarrizko legea baita) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeen eta itzulketaren sistema arautzen duena) ezarritakoaren arabera, ez-betetzea dagoen kasuetan, laguntza eskuratzeko eskubidea galdu eta, hala badagokio, jasotako diru kopuruak eta berandutzeagatiko legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola ezarriko da, prozedurazko izapideak egin ondoren, ezertan eragotzi gabe egoki izan daitezkeen gainerako ekintzak.

Aipatutako diru kopuru guztiak diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako. Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak izango du ez-betetzeagatiko espedientea hasteko eta izapidetzeko eskumena, eta Osasuneko sailburuordeak hori ebaztekoa.

3.– Ez-betetzea dela-eta laguntza itzuli behar izanez gero, laguntza jaso duen agente onuraduna izango da erantzule Osasun Sailaren aurrean.

4.– Aurreko puntuetan aurreikusi gabekoari dagokionez, DLOren 37. artikuluan ezarritakoa bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan aurreikusi ez den guztirako, honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da: urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena) eta azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean (Diru-laguntzei buruzkoa) eta haren Erregelamenduan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoan), oinarrizkotzat jotako manuen aplikazioari dagokionez.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala