99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2753
AGINDUA, 2018ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Orue Eskola» izeneko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.
«Orue Eskola» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola, Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez Administrazio eta finantzako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (abenduaren 15eko BOE), eta 2012ko azaroaren 27ko 257/2012 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (martxoaren 5eko EHAA) eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2018-2019 ikasturterako:
Kode-zenbakia: 48016765.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Orue Eskola».
Titularra: Pertsonen garapenerako ikerketa ta garapen (ITG) taldea.
Helbidea: Orue auzunea, San Miguel Dude z.g.
Udalerria: Amorebieta-Etxano.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Administrazio eta finantzak» goi mailako heziketa-zikloa ematea.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:
○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta egiteko erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Har hezkuntzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Administrazio eta kudeaketa:
○ Administrazio eta finantzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimena emateak ez dakar besterik gabe hezkuntza-itunen araubidearen bitarteko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.