99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2747
AGINDUA, 2018ko apirilaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación Juan Maria Uriarte y Odriozola» fundazioaren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Lege berrira egokitzeko egindako aldaketa.
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2018ko martxoaren 20an jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean «Fundación Juan Maria Uriarte y Odriozola» fundazioaren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Lege berrira egokitzeko egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera. Egokitzapen hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen, 2018ko martxoaren 14an. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabide-idazkiari.
Bigarrena.– Egindako aldaketaren bidez, estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu dira, zenbait artikulu aldatuz.
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusten dute ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 3.1 artikuluan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen dituena) 4.1.a) artikuluan, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) 6.1.m) artikuluan, eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena) 3.1 artikuluan.
Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako hauetan eskatutakoak: ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) 37. eta 51.2 artikuluetan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 33.1. artikuluan, eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 44. artikuluan. Horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko (Araba) «Fundación Juan Maria Uriarte y Odriozola» fundazioaren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko haien artikuluetako batzuetan egin den aldaketa, fundazio horren patronatuak 2018ko martxoaren 14an erabakitakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu hau ematen den eguneko datarekin, 2018ko martxoaren 14an Juan Benguria Cortabitarte notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan jasorik dagoen moduan (565 protokolo-zenbakia).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 17a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.