Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2746

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 14koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik eta/edo hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa behin betiko ebazteko dena.

Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko otsailaren 19ko Aginduaren bitartez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko espedientea ikusi da (2018-03-07ko EHAA). Lehiaketa horren helburua hauxe da: Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik eta / edo hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzea. Ikusi da baita ere Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko martxoaren 9ko Agindua, aurreko aginduaren huts-zuzenketa egiteko dena.

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez aldatu zen uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa, Botere Judizialari buruzkoa. Bada, lege haren VI. Liburuko VIII. tituluan xedatutakoarekin, eta, halaber, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren –abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaz aldatutakoa– 43. eta hurrengo artikuluek xedatutakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean argitara ematea honako destino hauek: 2018ko otsailaren 19ko Aginduaren bitartez deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak, zehazki, I. eranskinean zerrendaturik ageri direnak, eta, halaber, horien erresultak.

Bigarrena.– Lehiaketa honetara aurkeztu eta destinorik eman ez zaien eskabideak iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengoko lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.

Hirugarrena.– Deialdi honetan esleitu ez diren plazak eman gabe uztea, non eta ez diren amortizatuko plantilla organikoa edo langile-zerrenda organikoa aldatuz edo lanleku bateko langileak berrantolatuz; beraz, funtzionario berriekin beteko dira.

Laugarrena.– Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian diren funtzionarioei dagokienez, baldin ez badira berriro sartzen lehiaketa honetan aipatu eskala edo kidegoren batera, 2018ko maiatzaren 28an egin beharko da kargu-uztea.

Bosgarrena.– Lortutako destino berriaz jabetzeko epea hiru lan egunekoa izango da kargutik kentzetik hara zenbatuta, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; zortzi lan egunekoa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei lan egunekoa beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Komunitate Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiria eta Melillako Hiria. Azken kasu horietan epea hilabetekoa izango da. Bere karguaz jabetzearekin esleipendunak zerbitzu aktibora itzultzea lortzen badu, epea hogei lan egunekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratzen den egunetik hara zenbatuta.

Karguaz jabetzeari dagozkion ondorioetarako, lanpostuan zerbitzu-eginkizunetan diharduten langileentzako honako hau joko da «funtzionarioaren herritzat»: herria zeinetan lanean diharduen. Zentro berean jarraitzen badu, kargutik kentzeari dagokion eguna eta karguaz jabetzeari dagokiona jarraian izango dira.

Seigarrena.– Esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Justizia Ministerioari jakinaraziko dio destinoen esleipena.

Zazpigarrena.– Esleitutako plazak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek utzi egingo dute, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bi aldizkarietan aldi berean ezin bada argitaratu, epeak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 14a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala