Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2018ko maiatzaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2564

IRAGARKIA, 6.000 ibilgailu baino gehiagoko eguneko batez besteko intentsitatea (EBBI) duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen zarata-mapak jendaurrean jartzeko aldi bat irekitzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 2012ko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, 6.000 ibilgailu baino gehiagoko eguneko batez besteko intentsitatea (EBBI) duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen zarata-mapak jendaurrean jartzen dira; horretarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira, azken argitalpena egin eta biharamunetik hasitako hilabeteko epean edozein pertsona fisikok zein juridikok aukera izan dezan dokumentazioa aztertzeko eta egokitzat jotzen dituen alegazioak eta oharrak egiteko.

Horretarako, zarata-mapak kontsultatu daitezke Bide Azpiegituretako Departamentuko web orrian www.gipuzkoaerrepideak.eus, «Araudia eta dokumentazioa» erlaitzean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Birgaitze eta Berrikuntza Zerbitzuan, bulego orduetan (Miramon pasealekua 166, 20014 Donostia).

Donostia, 2018ko maiatzaren 2a.

Bide Azpiegituretako foru diputatua,

AINTZANE OIARBIDE IRURETAGOIENA.


Azterketa dokumentala