91. zk., 2018ko maiatzaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2560
JAKINARAZPENAK, egin gabeak, konpentsazioen ebazpen batzuenak.
Jarraian adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egin nahi izan dira, baina Administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla medio, ezin izan zaie jakinarazpenik egin interesdunei.
Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak–, jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 08:15etik 14:30era.
Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatutako epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza emanez gero, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 26a.
Finantza Politikako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.