Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2018ko maiatzaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2549

EDIKTUA, 90/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 90/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Enrique Garcia Gonzalez eta Leire Gomez Diez.

Abokatua: Ana Maria Uribe Acevedo eta Ana Maria Uribe Acevedo.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes eta Ana Rosa Frade Fuentes.

Demandatua: Sara Delgado Hernando.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-06an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Enrique García Gonzálezek eta Leire Gómez Díezek Sara Delgado Hernandoren aurka jarritako demanda.

Beraz, demandatua kondenatzen dut demandatzaileei 375,10 euro ordaintzera, gehi errekerimendu judiziala egin zenetik (2017-05-22) sortu diren ohiko interesak, betiere ezertan eragotzi gabe epai honetatik aurrera interesa bi puntutan handitzea.

Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Sara Delgado Hernando demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala