Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2018ko maiatzaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2548

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 59/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 59/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Iñigo Saez Gonzalez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Jose Maria Pleguezuelos.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-09ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Erabaki da osorik baiestea Iñigo Sáez González jaunak José María Pleguezuelos jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut 1.258 euro ordaintzera. Ez dut inor berariaz kondenatzen eragindako kostuak ordaintzera: alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu; gastu komunak, berriz, erdibana ordainduko dituzte.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Maria Pleguezuelos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak errekurtsorik onartzen ez den errekurtsoa jar dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala