Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2018ko maiatzaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
2532

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Gizarte Zerbitzuen Idazkaritzaren buruaren lanpostua (kodea: 2001) izendapen aske bidez betetzeko deialdiari dagokiona.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko 51. zenbakian (2018ko maiatzaren 4koa), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren ebazpena argitaratu da. Horren bidez, Gizarte Zerbitzuen Idazkaritzaren buruaren lanpostua (2001 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzen da, eta baita deialdi horren oinarriak biltzen dituen eranskina ere.

Aipatutako eranskinaren arabera, hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariari zuzendu beharko dizkiote eskaerak, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen erregistro orokorrean (Alaba Jeneralaren kalea, 10, 5. solairua, 3 zenbakiko bulegoa. 01005 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu. Halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezarritako edozein bide erabilita, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hamar egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 4a.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaria,

JOSÉ LUIS ALONSO QUILCHANO.


Azterketa dokumentala