Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2018ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2458

IRAGARKIA, 2018ko apirilaren 25ekoa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskadiko Lan Autonomoko Elkarteen Erregistro Berezian estatutuak gordailutzeari buruzko prozeduretan eman diren ebazpenak.

Ezinezkoa izan da Gizarte Ekonomiaren zuzendariaren ebazpenak aurrez aurre jakinaraztea –jarraian adierazten diren espedienteetan emanak–, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

– AU/2018/51 espediente-zenbakia, Bergarako Auto-Turismoko Langile Autonomoen Toki-Elkartearena.

– AU/2018/27 espediente-zenbakia, Radio Taxi Trintxer Elkartearena.

– AU/2018/76 espediente-zenbakia, Bizkaiko Taxilari Autonomoen Elkartearena.

– AU/2018/59 espediente-zenbakia, Taxis Radio Teléfono Taxien Gipuzkoako Elkartearena.

– AU/2018/78 espediente-zenbakia, Taxi Langile Autonomoen Euskal Federazioarena.

– AU/2018/74 espediente-zenbakia, Radio Taxi Galdakao Elkartearena.

– AU/2018/73 espediente-zenbakia, Enpresaburu Taxilari Autonomoen Unión Bilbaina Elkartearena.

– AU/2018/47 espediente-zenbakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresaburu Autonomoen Elkartearena.

– AU/2018/40 espediente-zenbakia, Bizkaiko Garraio Langile Autonomoen Elkartearena.

– AU/2018/11 espediente-zenbakia, Abanto-Zierbenako Radio Taxi Elkartearena.

– AU/2018/16 espediente-zenbakia, Hernani, Lasarte Eta Urnietako Auto-Turismoko Langile Autonomoen Eskualde-Elkartearena.

– AU/2018/21 espediente-zenbakia, Beasaingo Auto-Turismoko Langile Autonomoen Toki-Elkartearena.

– AU/2018/41 espediente-zenbakia, Gipuzkoako Langile Autonomoen Federazioarena.

– AU/2018/75 espediente-zenbakia, Bizkaiko Taxi Langile Autonomoen Probintziako Gremio-Elkartearena.

Interesdunei jakinarazten zaie ezen, aipatutako ebazpenen testu osoa interesdunen eskura dagoela Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian). Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 25a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.


Azterketa dokumentala