Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2018ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2444

AGINDUA, 2018ko apirilaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; horren bidez, «Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioa» izenekoaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu da eta, horrela, 9/2016 Legea (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzkoa) beteko da.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko urtarrilaren 22an jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean «Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioa» izenekoaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea. Aldaketa, zehazki, Fundazioko Patronatuak adostu zuen, 2017ko abenduaren 20an. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Bigarrena.– Estatutuak aldatzean, horien testuak bete egiten du 9/2016 Legean (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzkoa) jasotzen den fundazioei buruzko araudi berria. Artikulu batzuk aldatu dira gaur egungo egoerara egokitzeko.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena); ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena); Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua); eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikuluan (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa).

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako hauetan eskatutakoak: ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2. artikuluetan eta lehen xedapen iragankorrean (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa), ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1. artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena), ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena). Horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Kontuan hartu dira aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Hortaz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Getxoko (Bizkaia) «Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioa» izenekoaren estatutuen aldaketak, 9/2016 Legera (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) egokitu dadin, Fundazioko Patronatuak 2017ko abenduaren 20an adostutakoaren arabera. Inskripzioa agindu hau ematen den egunean egingo da, 2018ko urtarrilaren 11n Juan Ignacio Bustamante Esparza notarioaren aurrean (protokolo zk.: 88) egin zen eskritura publikoan ezarritakoa betez.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala