86. zk., 2018ko maiatzaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2437
IRAGARKIA, zeinaren bidez Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazten baita. Ebazpen horrek ezetsi egiten du REC-VIC-093/2017-XXI (405X1701832-4) espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Ertzaintzako zuzendariaren 2017ko urriaren 10eko ebazpenaren kontrakoa, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren arau-hauste batekin lotuta.
Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta honen aurka errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien Bilboko epaitegian, edota demandatzaileak helbidea duen barrutiko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 2a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.