85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2416
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari dei egiten baitzaio 2018ko otsailaren 5eko errekerimendu bat jakinarazteko ager dadin. Urrunagako urtegiaren ertzean (Legution) gauza batzuk jartzearren egin da errekerimendua.
Baimen, Emakida eta Isurketen Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Jakinarazten den egintza: Errekerimendua, 2018ko otsailaren 5ekoa, Urrunagako urtegiaren ertzean (Legution) gauza batzuk jartzearren egindakoa.
Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza ahalegindu da errekerimendu hori jakinarazten, baina ezin izan da Administrazioari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ondorioz, M.ª Asuncion Vazquez Alvarezi dei egiten zaio 2018ko otsailaren 5eko errekerimendua jakinarazteko ager dadin (Legution Urrunagako urtegiaren ertzean gauza batzuk jartzearren egin da errekerimendua). Uraren Euskal Agentziaren Mediterraneoko Arroen Bulegoan (Forondako Atea 9, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba) agertu beharko da, hamar eguneko epean iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Egintzaren eduki osoaren berri izateko eta horren berri izan duela jasota geratzeko agertu beharko da.
Aipatutako epean agertzen ez bada, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 20a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.