85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2415
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian izapidetzen ari den 1537/2017 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
1537/2017 prozedura arrunta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren presuntziozko ebazpen baten kontra jarria, ebazpen horrek ezetsi egiten baitu Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraz (Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez deitua) arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2017ko uztailaren 27ko Erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2018ko apirilaren 20a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.