Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2414

IRAGARKIA, «gizarte-zerbitzuen 2018rako estatistika» helburutzat duen administrazio-kontratua formalizatzeko dena (Espedientea: 01/2018-S).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu-zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 01/2018-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatu eta biharamunean hasi eta 2018ko abenduaren 31ra arte.

e) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu zen: 2018ko urtarrilaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 15. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa esleitzeko zenbait irizpide (100 puntu).

– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: prezioa: 55 puntu.

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: lan-plana: 41 puntu; hobekuntzak: 4 puntu.

4.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua. Zenbateko garbia: 166.346,16 euro + 34.932,69 euro (BEZa); guztira, 201.278,85 euro.

5.– Esleipena.

a) Noiz: 2018ko apirilaren 18a.

b) Kontratista: Emaiker SL (IFZ: B01118652).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 153.000 euro (BEZik gabe).

6.– Formalizazioa: 2018ko apirilaren 23a.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala