85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2412
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 1154/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 1154/2017 prozedura.
Alderdi demandatzailea: Marine Tsetskhladze.
Alderdi demandatua: Mikheil Jibladze.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
167/2018 epaia, Marine Tsetskhladze demandatzaileak eta Mikheil Jibladza demandatuak ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko MHC 1154/2017 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.
Mikheil Jibladze demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.