Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2411

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 18koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako sei irakurle hautatzeko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2018ko apirilaren 5ean argitaratu zen EHAAn 2018ko martxoaren 19ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Sorbonne Nouvelle Paris III (Frantzia), UPPA-Université de Pau et des pays de l’ Adour-Frantzia (Baiona eta Pauko Fakultateak), Brnoko Masaryk (Txekiar Errepublika), Poznango Adam Mickiewicz (Polonia), Budapesteko Eotvos Lorand (ELTE) (Hungaria), Szegedeko (Hungaria) eta Konstantzako (Alemania) unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia irekitzeko zena.

Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.

Kideak:

– Mari Jose Olaziregi Alustiza andrea, edo ordezkoa.

– Nerea Madariaga Pisano andrea, edo ordezkoa.

– Elixabete Perez Gaztelu andrea, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2018ko apirilaren 18a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala