Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2406

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 13koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, kide anitzeko organo batzuetako kideak eta idazkaria izendatzen dituena. Organo horiek egingo dute abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dira Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan.

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bidez (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244. zk.), zerbitzu sozialen arloan irabazte-asmorik gabeko erakundeek burututako jarduerak finantzatzeko laguntzak arautzen dira, eta, halaber, esku-hartze soziala, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aipatutako dekretuaren 13. artikuluak diru-laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera arautzen du, eta aurreikusitako diru-laguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedatzen du.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 28ko EHAA, 42. zk.), 2018. urteari dagokionez, abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako laguntza-lerroetarako diru-laguntzen deialdia egin da.

Adierazitakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Beheragoko jaun-andreak izendatzea pertsona, familia, talde eta komunitateetan egin beharreko esku-hartze sozialeko 2018. urteko jardueretarako diru-laguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kide eta idazkari. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko otsailaren 21eko Aginduaren II. kapituluan arautzen dira aipatu diru-laguntzak.

Batzordekideak:

Emilio Sola Ballojera jauna, Gizarte Zerbitzuko zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

Bokalak:

– Ernesto Saiz Lanchares jauna, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

– Lidia Prieto Espejo andrea, Gizarte Zerbitzuko teknikaria.

– Maria Jose Berciano Pérez andrea, Gizarte Zerbitzuko teknikaria.

Idazkaria:

– Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuko teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina boto gabe jardungo duena.

Bigarrena.– Beheragoko jaun-andreak izendatzea elkarteen partaidetza eta borondatezko ekintzak esku-hartze sozialean sendotzeko 2018. urteko jardueretarako diru-laguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kide eta idazkari. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko otsailaren 21eko Aginduaren III. kapituluan arautzen dira aipatu diru-laguntzak.

Batzordekideak:

– Emilio Sola Ballojera jauna, Gizarte Zerbitzuko zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

Bokalak:

– Eva García Solana, andrea, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako teknikaria.

– Ane Gorostiza Fernández, andrea, Gizarte Zerbitzuko Zuzendaritzako teknikaria.

– Itxaso Goikoetxea Etxebarria, andrea, Gizarte Zerbitzuko Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

– Mari Jose Berciano Pérez, andrea, Gizarte Zerbitzuko Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina boto gabe jardungo duena.

Hirugarrena.– Beheragoko jaun-andreak izendatzea esku-hartze sozialeko jakintza kudeatzeko 2018. urteko jardueretarako diru-laguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kide eta idazkari. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko otsailaren 21eko Aginduaren IV. kapituluan arautzen dira aipatu diru-laguntzak.

Batzordekidea:

– Emilio Sola Ballojera jauna, Gizarte Zerbitzuko zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

Bokalak:

– Ainara Arostegi Orobengoa, andrea, Gizarte Zerbitzuko Zuzendaritzako teknikaria.

– Ane Gorostiza Fernández, andrea, Gizarte Zerbitzuko Zuzendaritzako teknikaria.

– Itxaso Goikoetxea Etxebarria, andrea, Gizarte Zerbitzuko Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

– Lidia Prieto Espejo andrea, Gizarte Zerbitzuko Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina boto gabe jardungo duena.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 13a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala